Web edukia bistaratu

UDA ABENTURA

Arau orokorrak

Adina

Hondarribian bizi eta 2003, 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoak (12, 13 eta 14 urtekoak)

Hizkuntza

Uda Abentura programa euskaraz egingo da. Partehartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute

Txanda eta haur kopurua

  • Uztailaren 3tik 14ra / 40 neska-mutil
  • Uztailaren 17tik 28ra / 40 neska-mutil

Ordutegia

Goiz eta arratsaldez

Kuota

  • 140€

 

Aurretiko izen-emateak

Apirilaren 24tik 29ra

Parte-hartzaileen bizitokia, Udal Erroldan egiaztatuko da

Zozketaren emaitzen informazioa

Zozketaren emaitzen informazioa: maiatzaren 12tik aurrera. Zure emaitza ikusi nahi baduzu, erabiltzailearen gunera jo

 

Behin betiko izen-emateak

Maiatzaren 23a arte. (Zozketaren ondoren plaza lortu dutenek, postaz jasoko dute bete beharreko dokumentazioa)

Plazak behin betikoak direnean

joateari uko egiten diotenei ez zaie ordaindutako dirua itzuliko, ziurtatutako arrazoiengatik ez bada. Hala izanez gero, idatzi baten bidez jakinarazi beharko zaio Udaleko Gazteria departamentuari.

 

Dokumentua eskuratu

 

Eskaerak tramitatzeko

Gazteen Zerbitzua

Javier Ugarte kalea

 

Javier Ugarte, 6. 20280 Hondarribia

 

943 64 47 52

 

Irailaren 16tik ekainaren 15era: Astelehenetik ostiralera 16:30-19:30 eta larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 16tik irailaren 15era (abuztuan itxita dago) Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00.

Fachada oficina Juventud

Gazteek beharrezko duten informazioa lortzea, prestatzea eta zabaltzea dira gazte informazio-bulegoaren helburu nagusiak, Udalaren eta gazteen arteko harremana eta proposamenak bideratuz.

Zuzeneko arreta eskaintzen du, eta hezkuntzari, deialdiei, lanari, aisialdiari eta kulturari buruzko aholkularitza ematen du, eta bai azpiegiturak ere.