Web edukia bistaratu

Talaia Trail

Trafiko aldaketak igandeko Talaia Trail lasterketagatik

Igandean Donostia-Hondarribia-Talaia Bidea trailaren zortzigarren ekitaldia ospatuko da. Hondarribira Jaizkibeletik zehar doan Talaia bidetik iritsiko da. Lasterketa honek ondoko aldaketak eragingo ditu Hondarribiko trafikoan:

  • Ostiraletik Harresilanda kaleko ibilgailuak kenduko dira.
  • Igandean, lasterketaren egunean, 11:30etik 14:00era gutxi gorabehera, Javier Ugarte kaletik Alde Zaharrera doazen ibilgailuen sarrera murriztuko da. Lasterketa Semisargatik Muliatera sartzen da, handik Tximista kalera, San Nikolas zubia zeharkatzen du Alde Zaharrean sartzeko. Leiba generaletik Murrua kalera eta handik Kale Nagusia jaitsiaz Harresilanda kalean amaitzen da.