Sormenezko idazketaren hastapeneko tailerra
Hondarribiko udal liburutegiak idazketa hastapeneko tailer bat antolatu du aurtengo urterako, arlo horretan kezkak dituzten pertsonentzat. Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea, nahikoa da idazteko gogoa izatea.
Itziar Sistiagak emango du tailerra, horrelako jardueretan esperientzia luzea duen idazleak (www.itziarsistiaga.com). Idazketa ikastaroak ematen ditu zenbait liburutegietan. Tailerra gaztelaniaz izango den arren, euskaraz idatzi nahi dutenek ere izango dute horretarako aukera.
Tailerra otsailaren 18an hasiko da eta hemezorti saio izango ditu, hilean bi. Udal liburutegian emango dira astearte arratsaldetan, 18:30etik 20:00etara.
Izena emateko epea datorren astelehenean, otsailaren 3an, irekiko da, eta hilaren 14ra arte (ostirala) egongo da zabalik. Izena emateko beharrezkoa da izen-emate orria betetzea, bai udal liburutegian. 20 plaza eskainiko dira eta izena emateko hurrenkeraren arabera emango dira.
2020-02-18 - 2020-12-15
2 astearte hilean: 18:30etik 20:00etara
Programa
Otsaila
- Día 18: Hasiera. Nola kontatu istorio bat
Martxoa
- Día 10: Gaiak. Nola hautatu
- Día 24: Kontu-kontariak
Apirila
- Día 7: Narratzaile ideala
- Día 21: Istoriaren atalak
Maiatza
- Día 5: Egitura
- Día 19: Trama
Ekaina
- Día 2: Sormen blokeoak
- Día 16: Emozioak
Urria
- Día 6: Sormena boterara
- Día 20: Barruko monologoa
Azaroa
- Día 3: Biraketak
- Día 17: Fikzioa
Abendua
- Día 1: Istorio laburrak
- Día 15: Poesia , ipuinak eta mikroipuinak
Itziar Sistiaga
Irun, 1980
- El Veto" eta "Lejos en mí" liburuen egilea
- “El último habitante de Irun" kontaketaren egilea, "Oskarbi 21" ren barruan.
- Blogaria 2009tik, "El pisito blog" eta itziarsistiaga.com
- Bidasoako idazleak, Oskarbi Kultur Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea
- Idazketa irakaslea 2012tik.
- Tailer hauek ematen ditut:
- Idazketa sortzailea
- Idazketa emozionala
- Kontaketa laburra
- Sormena
- Hemerotekaren kontsultarako gunea
- Haur Liburutegia eta “Haur Txokoa”, txikienentzako atsegingarri izan dadin girotua.
- Bideoteka eta Komikiteka
ZULOAGA ETXEA
Kale Nagusia 8
Hondarribia
- Katalogoaren kontsulta
- Katalogo Kolektiboaren kontsulta
(Euskadiko Udal Liburutegi guztiak) - Liburu eta argitalpenen mailegua
- WiFi publikora sarbidea
- Automailegatzea (laster jarriko da martxan)
- Astelehenetik ostiralera:
- 9:00 – 13:30 eta 16:00 – 20:00.
- Larunbatetan: 9:00 - 13:30.
- Garai berezietan (azterketak, unibertsitatera sartzeko probak, oposaketak, etab.), eta eskariaren arabera, ordutegi horiek zabaldu edo osatzeko aukera izango da.
- Arauak (PDF)