Web edukia bistaratu

Santo Tomas egunerako txosna jartzeko eskaera

Baldintza-plegu honek arautuko ditu 2018ko SANTO TOMAS EGUNEAN, abenduaren 21tean, Arrantzale Auzoko Plazan ezarriko den txosnaren eskaera, esleipena, instalazioa eta egonaldia, ondoren zehazten diren baldintzen arabera.

 

Eskaerak

Eskaera egin ahal izango dute nahi duten eta indarrean dagoen legediaren arabera osatuta egon eta Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakundeen erregistroan erroldatuta dauden kultura, kirol, aisíaldi edo gizarte mailako entitate edo elkarte guztiek, irabazi-asmorik gabeek, baita ikastetxeek ere, beti ere beraien egoitza Hondarribian izanik.

Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu:

  • Alderdi politikoek, koalizioek eta sindikatuek.
  • Kultura Sailaren iritziz, txosnekin lortutako dirua beraien helburua gauzatzeko erabiltzen ez duten elkarteak.

Eskaerak onartuko dira eta ondoren zozketa bidez esleituko dira, baldintzak betetzen dituzten eta Bidasoa Eskualdean kokatuta edo ordezkatuta dauden kultura, kirol eta aisialdi elkarteak eta ¡kastetxeak, baldin eta Hondarribian kokatutako edo ordezkatutako elkarte eta ikastetxeekin aurreikusitako txosna betetzen ez bada.

Interesatuek Udaletxeko BAZen aurkeztuko dituzte beren eskaerak, azaroaren 26ko 13:00ak baino lehen. Eskaera-orriak sinatua egon beharko du eta bertan, eskatzailearen datu pertsonalak eta ordezkatzen duen Elkartearenak edo ikastetxearenak adieraziko dira. Eskatzaileak orriarekin batera lortutako dirua zein helburutarako erabiliko duen zehaztu beharko du.

Esleitua izan denak, arduradun bat izendatu beharko du, egun horietan zehar sor litezkeen arazoak udal teknikariekin koordinatu eta erabakitzeko. Era berean, eta hala behar izanez gero, berekin harremanetan jartzeko telefono-zenbaki bat eman beharko du. Telefono-zenbaki hori ezingo da ordezkatzen ari den Erakundearen edota ikastetxearen telefono-zenbaki bera izan.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Eskaeren onarpena eta postuen esleipena

  • Eskaerak onartuak eta baztertuak bezala sailkatuko dira eta Kultura zinegotziak sinatutako ebazpen baten bitartez onartuko dira, zozketa egin baíno lehen.
  • erak onartuak eta baztertuak bezala sailkatuko dira eta Kultura zinegotziak sinatutako ebazpen baten bitartez onartuko dira, zozketa egin baíno lehen.
  • Txosna bat jartzeko baimena emango da.
  • Jendearen aurrean egingo den zozketa batean esleituko da txosna. Zozketa Udaletxeko Areto Nagusian egingo da azaroaren 28an 13:30etan.
  • Ezinbestekoa da elkarte guztietako ordezkariak zozketara agertzea. Ordezkariren batek bertaratzerik ez badu, aldez aurretik justifikatu beharko du eta telefono zenbaki bat eskaini beharko du Udalaren deia jasotzeko.
  • Esleitu zaionetakoren batek zozketan egokitu zaion postuari uko egingo balio, Udalak postua bete gabetzat joko luke, eta ondorioz ordezkoei esleituko die.

Informazio gehiago

 

Deskargatu dokumentuak