Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Prentsa-oharrak

Eduki publikatzailea

Udal Liburutegia apurka normaltasunera bueltatzen ari da

2020·06·22

Udal Liburutegia apurka normaltasunera bueltatzen ari da

Euskal Autonomia Erkidegoan Larrialdi Egoera amaituta, zerbitzu publikoak apurka normaltasunaren bidea ibiltzen hasi dira.

Ekaineko Plenoak 2020ko aurrekontuari 7'6 milioi euro gehitzea onartu zuen atzo

2020·06·19

Ekaineko Plenoak 2020ko aurrekontuari 7'6 milioi euro gehitzea onartu zuen atzo

Atzo Pleno Aretoan egin zen ekaineko osoko bilkura arruntean, 7.640.797 euroko kreditu-aldaketa onetsi zen, bai eta aurtengo eremu publikoa okupatzeko tasaren %100eko hobaria ere. Bestalde, EAJk Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruz aurkeztutako mozio bat onartu zen, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUk aurretik aurkeztutako beste mozio bat ezetsi ondoren.

Txomin Sagarzazu Alkatearen ekainaren 19ko Bandoa

2020·06·19

Txomin Sagarzazu Alkatearen ekainaren 19ko Bandoa

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak Bandoa eman du gaur Larrialdi Egoeraren amaierarekin batera.

Gaurko Plenoa zuzenean ikusteko aukera

2020·06·18

Gaurko Plenoa zuzenean ikusteko aukera

Gaur arratsaldeko 18:00etatik Udaletxeko Areto Nagusian burutuko den ekaineko ohiko osoko bilkura internet bidez emitituko du Udalak.

Gurutze Gorriak eta Udalak bainu egokitua eskainiko dute aurten Hondarribiko hondartzan

2020·06·18

Gurutze Gorriak eta Udalak bainu egokitua eskainiko dute aurten Hondarribiko hondartzan

Gurutze Gorriak eta Udalak Hondarribiko hondartzan egokitutako komun bat antolatu dute udako hilabete hauetarako. Hala jakinarazi du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Baserritar Etorbidea bi zentzutan irekita asfaltatze lanen ondoren

2020·06·16

Baserritar Etorbidea bi zentzutan irekita asfaltatze lanen ondoren

Pasa den asteko asfaltatze lanak amaitu ondoren, jadanik erabat irekita daude Arrokako biribilgunearen inguruko errepideak.

Hondarribiko Alkatearen oharra Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren epaiari buruz

2020·06·12

Hondarribiko Alkatearen oharra Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren epaiari buruz

Hondarribiko Alkateak lehenengo balorazio batean adierazi nahi du Hondarribiko HAPOa balio gabe uzteko epaiak arrazoia ematen diola Hondarribiko Udalari Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako helegitean planteatutako hirigintza-gaietan, baina ez gai formaletan, eta horregatik eman dela Plan Orokor hori bertan behera uzteko erabakia.

Hondartza Kiroldegia ekainaren 22an irekiko da eta nahitaezkoa izango da aurretik hitzordua eskatzea

2020·06·12

Hondartza Kiroldegia ekainaren 22an irekiko da eta nahitaezkoa izango da aurretik hitzordua eskatzea

Hondartza Kiroldegiak bere ateak ekainaren 22an irekiko ditu. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak. “Bizitzen ari garen egoeraren islada izango da Hondartza Kiroldegia, eta hala, ekainaren 22ko goizeko 7:30ean irekiko da Kiroldegia, baina baldintza bereziekin”.

7'6 milioi euroko kreditu aldaketa proposamena eramango du bihar Gobernu Taldeak Ogasun Batzordera

2020·06·10

7'6 milioi euroko kreditu aldaketa proposamena eramango du bihar Gobernu Taldeak Ogasun Batzordera

Gobernu taldeak 7.640.797 euroko kreditu aldaketa onartzeko proposamena eramango du bihar goizez burutuko den Ogasun Batzordera. Onartuz gero, ekainaren 18an egingo den osoko bilkuran bozkatuko da.

Haur eta gazteentzako 'Uda Jolas' eta 'Uda Abentura' mantentzen ditu Udalak uztailerako

2020·06·10

Haur eta gazteentzako 'Uda Jolas' eta 'Uda Abentura' mantentzen ditu Udalak uztailerako

Hondarribiko Udalak aurtengo denboraldi berezi honetan haur eta gazteei zuzendutako ‘Uda Jolas’ eta ‘Uda Abentura’ ekimenak antolatuko ditu. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak.

Gobernu Taldeak Ogasun Batzordeari aurten bide publikoa erabiltzeagatik tasa ez kobratzea proposatuko dio

2020·06·09

Gobernu Taldeak Ogasun Batzordeari aurten bide publikoa erabiltzeagatik tasa ez kobratzea proposatuko dio

Udaleko Gobernu Taldeak ostegun honetan egingo den Ogasun Batzordeari proposatuko dio aurten eremu publikoa okupatzeko tasaren %100eko hobaria, aipatutako batzordeak onar dezan eta datorren ekainaren 18an egingo den Osoko Bilkurara eraman dadin.

Hirugarren fasean sartuta Udalaren orain arteko lanen balantzea egin du Txomin Sagarzazu Alkateak

2020·06·08

Hirugarren fasean sartuta Udalaren orain arteko lanen balantzea egin du Txomin Sagarzazu Alkateak

Txomin Sagarzazu Alkateak prentsaurreko telematikoa eman du gaur goizean. “Deseskalamendua deitu den ibilbide honetan gaur hirugarren fasean sartuta, Udala egiten ari den lanen balorazio bat egitea egoki iruditu zaigu, hiritarra jakinaren gainean egon dadin, besteak beste”.

Bihartik hasita Hondarribiko enpresa guztiek eskatu ahal izango dituzte talka planeko dirulaguntza ekonomikoak

2020·06·04

Bihartik hasita Hondarribiko enpresa guztiek eskatu ahal izango dituzte talka planeko dirulaguntza ekonomikoak

Gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bihartik abian jarriko dira ‘ITXEKI Hondarribia’ talka planaren barnean Hondarribiko Udalak COVID-19aren krisiak sortutako ekonomia egoerari aurrera egiteko deitu dituen dirulaguntzak eskatzeko erizpide aldaketak.

Gizarte Zerbitzuetatik 106.893'67 euro bideratu dira gizarte laguntzetarako larrialdi egoera hasi zenetik

2020·06·03

Gizarte Zerbitzuetatik 106.893'67 euro bideratu dira gizarte laguntzetarako larrialdi egoera hasi zenetik

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak lanean jarraitzen du etenik gabe, behar duten hondarribiar guztiei laguntzeko. COVID-19 krisialdia hasi zenetik, departamentuak 89 Gizarte Larrialdiko Laguntza eta familientzako beste 5 laguntza tramitatu ditu.

Asteazkenetik ostegunerako gauean Higer Bidean lanak egingo dira

2020·06·02

Asteazkenetik ostegunerako gauean Higer Bidean lanak egingo dira

Bihar gaueko 22:00etatik osteguneko goizeko 08:00ak arte Higer bidea moztuta egongo da goranzko zentzuan, Txingudiko Zerbitzuak egiten ari den menditik datozen euri urak jasotzeko obran burutu beharreko lan konkretu bati ekiteko.