Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Prentsa-oharrak

Eduki publikatzailea

Pierre Lhande kalea asfaltatu eta ireki egin du Udalak

2018·07·03

Pierre Lhande kalea asfaltatu eta ireki egin du Udalak

Ostegun, ostirala eta atzo goizean egindako asfaltatze eta margotze lanen ondoren, Kai Berritik Higer itsasargira doan Pierre Lhande kalea asfaltatu eta ireki egin da.

Ekaineko osoko bilkurak Psilocybe eta Gurutze Gorriarentzat dirulaguntzak onartu zituen

2018·06·29

Ekaineko osoko bilkurak Psilocybe eta Gurutze Gorriarentzat dirulaguntzak onartu zituen

Ekaineko ohiko osoko bilkurak hainbat erabaki hartu zituen atzo. Horien artean, Psilocybe Elkarteari eta Gurutze Gorriari dirulaguntza bana ematea. Hortaz gain, EH BILDU eta ABOTSANITZek aurkeztutako zenbait mozio jorratu ziren. Bilkuraren hasieran, bezperan zendutako Joxe Mari Alkain Kanpandegi udal langilearen omenez minutu bateko isilune hunkigarria gorde zen.

LGTBI Nazioarteko Eguna dela eta Udalaren adierazpen instituzionala

2018·06·28

LGTBI Nazioarteko Eguna dela eta Udalaren adierazpen instituzionala

Gaur ekainak 28 eta LGTB (Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual) Nazioarteko Eguna izanda, Hondarribiko Udalak bere balkoi nagusian ortzadarraren bandera zintzilikatu du, eta alderdi denek sinatu duten adierazpen instituzionala aditzera eman du.

Pierre Lhande kalea itxita ostegun eta ostiralez asfaltatze-lanak direla eta

2018·06·27

Pierre Lhande kalea itxita ostegun eta ostiralez asfaltatze-lanak direla eta

Ostegunean eta ostiralean, ekainak 28 eta 29, Kai Berritik Higer itsasargira doan Pierre Lhande kalea itxi egingo da asfaltatze lanak egiteko asmotan. Bertan bizi direnek izango dute soilik sartzeko aukera.

Erakusleihoak apaintzeko ikastaroa antolatu du Udalak merkatarientzat

2018·06·22

Erakusleihoak apaintzeko ikastaroa antolatu du Udalak merkatarientzat

Udalak herriko merkatariei begira bere komertzioen eskaparateak apaintzeko ikastaroa antolatu du. Pasa den astean hasi zen eta uztailaren 12an amaituko da, eguerdiko 12:00etatik 16:00etara. Hondarribia Abian, Enplegu eta Garapen ekonomikorako planaren barruan garatzen da ikastaroa.

San Juan bezperako ekitaldiak larunbatean Kai Zaharrean

2018·06·21

San Juan bezperako ekitaldiak larunbatean Kai Zaharrean

Larunbata honetan, San Juan Bezpera eguna, urteroko ohiko ekitaldia burutuko da Kai Zaharrean, Kultura Departamentuak Hondarribia Arraun Elkartearekin batera antolatua.

Udako ordutegiak udal bulego eta zerbitzuetan

2018·06·21

Udako ordutegiak udal bulego eta zerbitzuetan

Gaur udako lehen eguna izanik, Udaletik gogoratu nahi da hainbat bulego eta zerbitzu udako ordutegian sartuta daudela.

Egonkortze lanak amaituta, ireki da Higer Itsasargira doan errepidea

2018·06·18

Egonkortze lanak amaituta, ireki da Higer Itsasargira doan errepidea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Hondarribiko Udalak Iterlimeneko itsaslabarra behin betiko egonkortu eta gero, gaur zabaldu dute Higer itsasargira doan errepidea. Ekitaldian Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura diputatua eta Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordea izan dira.

Asteburu honetan hondarribiak erdi aroko azoka ospatuko du

2018·06·07

Asteburu honetan hondarribiak erdi aroko azoka ospatuko du

Era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian

Datozen lau urtetarako Euskaren Plan Estrategikoa aurkeztu da

2018·05·09

Datozen lau urtetarako Euskaren Plan Estrategikoa aurkeztu da

Pasa den apirilaren 26an egindako Plenoan ahobetez zinegotzi guztiek onartu zuten Euskararen Plan Estrategikoa 2018-2022. Gaur eman dute zehatzago egitasmoaren berri Txomin Sagarzazu Alkateak eta Arantxa Berrotaran Euskara Zinegotziak Udaletxeko Areto Nagusian egin den prentsaurrekoan.

Mugikortasun Mahaia asteazken arratsaldez bilduko da Udaletxean

2018·05·08

Mugikortasun Mahaia asteazken arratsaldez bilduko da Udaletxean

Mugikortasun Mahaia bihar arratsaldeko 19:00etan elkartuko da Udaletxeko Areto Nagusian. Azken mugikortasun mahaia ospatu zenetik, Udalak esparru honetan hainbat lan egin ditu eta lan horien berri emateko egingo da bilera, besteak beste.

Santiago kaleko trafikoa itxi egingo da hiru astez maiatzak 9tik aurrera

2018·05·03

Santiago kaleko trafikoa itxi egingo da hiru astez maiatzak 9tik aurrera

Datorren asteazkena maiatzaren 9tik hasita, Santiago kalea itxi egingo da hiru astez. Aurrera doaz martxa onean azaroaren amaieran hasi ziren Santiago Kaleko 21 eta 83 zenbakien arteko berriritartze lanak, eta orain Santiago eta San Pedro kalea elkartzen diran puntura heltzen ari dira.

Apirileko Plenoak 5'67 milioi onartu zituen hainbat inbertsiotarako

2018·04·27

Apirileko Plenoak 5'67 milioi onartu zituen hainbat inbertsiotarako

Apirileko Ohiko Osoko Bilkurak lau ordutan luzatu zen hitzorduan, besteak beste, onartu zuen 2018ko aurrekontuari lehen kreditu aldaketa txertatzea 5.672.800 euroko kopuruarekin.

2017ko likidazioa onartu eta 5'67 milioi euro inbertitzea proposatuko du Gobernu Taldeak osteguneko Plenoan

2018·04·24

2017ko likidazioa onartu eta 5'67 milioi euro inbertitzea proposatuko du Gobernu Taldeak osteguneko Plenoan

2017ko aurrekontuaren likidazioa eginda 5.186.000 euroko altxortegi gerakina lortu du Udalak; hala, 2018ko aurrekontuan 5.672.800 euroko kreditu aldaketa bat txertatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak osteguneko osoko bilkuran. Hala esan dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Lehen Alkateorde eta Ogasun zinegotziak.

Opila Eguna dela eta prebentzio lanak egin ditu Udalak

2018·04·23

Opila Eguna dela eta prebentzio lanak egin ditu Udalak

Asteazkenean San Marko Eguna ospatzen da, Opila Eguna. Denentzat egun berezia izanik, gazte eta nerabeentzat ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da.