Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Prentsa-oharrak

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Foru Aldundiak eta Udalak identifikatu gabeko abelgorriak erretiratzeko espedientea hasi dute

Udalari jakinarazi zaio identifikatu gabeko behi-hazienda dagoela Jaizkibel mendian.

2016·03·30


Animalia hauek basatuta daude eta hori arriskutsua izan daiteke mendia egoki erabili eta kudeatzeko, baita mendi ibilbideak erabiltzen dituzten pertsonen segurtasunerako ere. 

Hala dio Abeltzaintza Zerbitzuko Buruzagitzatik egindako txostenak, Saneamendu Kanpainako taldeko albaitariak eta Zerbitzu horretako buruak 2015eko maiatzean egindakoa. Gipuzkoako Mendien 7/2006 Foru Arauak 57.4 artikulua, 1989ko otsailaren 16ko Udal Ordenantza aztertuta (Jaizkibel mendiko Artzantzari buruzkoa), eta 1980/1998 Errege Dekretuaren 16. Artikulua ikusita, abelgorrien identifikazio eta erregistro sistema bat ezartzen duena, debekatuta dago mendian identifikatu eta kontrolatu gabe dagoen behi-hazienda egotea. 

Hori guztia kontutan izanik, Jaizkibel menditik dagokion identifikazio plakarik gabe udal baimenik gabe bazkan ari diren abelgorriak kentzeko espedientea hasi da. Gipuzkoako Boletinean martxoaren 23an argitaratu ondoren, abandonatuta dauden abere horien jabeek 15 egunetako epea dute bere jabetzako abereak ken ditzaten, aurretik jabetza egiaztatuta.

 

Dokumentuak deskargatu

Iragarki Ofiziala Jaizkibel ganadua [pdf]