Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Prentsa-oharrak

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Muliate eta Zimizargako baserrien arteko bidea hobetu da

Azken egunotan Udalak Muliateko etxebizitzetatik Zimizargako landa eremurako bidea hobetu berri du.

2016·04·04


Hain justu etxebizitza berrien eta Mendebaldeko saihesbidearen azpitik doan bidea da. “Hiritar askok erabiltzen duten bidea da” dio Kalixa Silanesek, Nekazaritzako zinegotziak. “Bere garaian erabaki zen bertan asfaltorik ez jartzea eta nekazal gunera doan bidea denez, ukitu desberdina eman zitzaion tokiari. Asko dira bertatik pasatzen diren herritarrak, eta jakinarazi ziguten pertsona helduak edota haurren autoak pasatzeko oso desegokia zela”.

Ostiralean eta atzo asfaltoa bota da eta gaur bertan irekitzea aurreikusten da. Obra Sasoi Eraikuntzak enpresak egin du eta aurrekontua 10.887 eurokoa izan da, BEZ barne.