Prentsa-oharrak
2021·01·19
Kostatik Arkolla auzora igotzeko bidea itxi egingo da astearte eta asteazkenean luizi bat garbitzeko
Datorren urtarrilaren 26an eta 27an, asteartean eta asteazkenean, Kostatik Arkolla auzorako sarbidea itxita egongo da Llobregateko igoeratik, lursail pribatu batean izandako lur-jausi bat garbitzeko.
2021·01·18
Nepal protagonista izango da ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean
Datorren ostiralean, urtarrilaren 22an eta 18:30ean, ekitaldi berezi bat antolatuko da Itsas Etxea Auditoriumean. Nepaldala Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, Edurne Pasabanen ‘Chhaupadi’ dokumentala ikusi ahal izango da, eta era berean, erakunde honen aurkezpen publikoa egingo da.
2021·01·15
Gabonetako kanpainaren balantze positiboa egin du Udalak
Udalak oso balorazio positiboa egin du amaitu berri diren Gabonei buruz, bereziki tokiko merkataritza sustatzeko ekimenei dagokienez. Hala esan du Maria Serrano Udaleko Merkataritza zinegotziak.
2021·01·14
Udala egokitze lanak egiten ari da Talaia Institutuaren eskari bati erantzunez
Azken egunotan Udala hobekuntza lanak egiten ari da Talaia Instituaren inguruetan, distantzia eta segurtasun neurriak ahalik eta hobekien betetzeko helburuarekin. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanesek, Hezkuntza zinegotziak.
2021·01·11
Udalak txirrindak aparkatzeko gune berriak jarri ditu Amute auzoan eta Institutuaren inguruan
Udalak bizikletak aparkatzeko hainbat gune jarri ditu Talaia Institutuaren inguruan eta Amuteko auzoan. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eman du horren berri.
2021·01·08
Alde Zaharreko Kultur Etxeko areto nagusian aurkeztu berri da Pedro Barruso historialariaren azken lana, ‘Memoriaren mapa: Memoria lekuak Hondarribian (1936-1975)’ izenekoa. Elebitan argitaratua, 15 eurotan saltzen da herriko liburudendetan eta ARMA PLAZAn.
2021·01·05
Erregeak gaur arratsaldez iritsiko dira Hondarribira
Eguraldi txarra dela eta, Errege Magoak Jostaldira iritsiko dira. Hasera batean ekitaldia Gernikako Arbola plazan egitea aurreikusita zegoen.
2020·12·30
Ostalaritza sektoreari babesa emateko erakunde adierazpena
Hondarribiko Udalak, bertan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien bidez, herriko ostalaritza sektoreari babesa azaldu nahi dio, Covid 19ak sortutako pandemiagatik eragin handienetakoa izan duen sektorea baita.
2020·12·23
Azken egunak Udalak indarberritu duen merkataritzako bonoen kanpainan parte hartzeko
Abenduaren 31n amaituko da eta saltoki bakoitzak 350 deskontu bono izango ditu
2020·12·17
Datorren urterako Udalak 24'6 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino %9'88 gehiago
EAJk alde, eta ABOTSANITZ, PSE eta EH BILDUk kontra bozkatu dute ia bost orduko saioan
2020·12·16
Abian da Sabino Arana kaleko igogailua eta eskailera mekanikoak konpontzeko arazoen konponbidea
Txomin Sagarzazu alkateak eta Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako ordezkariak agerraldia egin dute berriki komunikabideen aurrean, Sabino Arana kaleko igogailuak eta Madalen Karrikako eskailera mekanikoen jaitsierako lehen zatiak dauzkaten arazoak bertatik bertara azaltzeko. Hirigune historikoko igogailuan bertan egin da agerraldia.
2020·12·16
Samina Florentxio Arrietaren heriotza dela eta
Florentxio Arrieta Mendizabal hondarribiarra atzo goizean zendu zen. 20 urtez zinegotzi izandakoa eta herrigintzan hainbat alorretan bizitza osoan lan handia egindakoa, 80 urterekin joan da.
2020·12·15
Udalak eta Amuitz Hondarribiko Merkatarien Elkarteak sentsibilizazio kanpaina jarri dute abian Gabonetan bertako merkataritzan kontsumitu ahal izateko. Aurkezpena gaur egin da San Pedro kalean, eta hantxe izan dira Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia, eta herriko zenbait merkatari ere.
2020·12·09
Udala Mariñelen Itsasbideko komunak eraberritzen ari da
Mariñelen itsasbidearen hasieran (Espigoian) dauden zerbitzu publikoak birgaitzen ari da Udala. Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman du horren berri.
2020·12·04
Datorren urteko aurrekontua %10 igotzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak abenduaren 17ko Plenoan
Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun Zinegotziak egin dute ‘Herritarrak ardatz’ proposamenaren aurkezpena