Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Pregoilari txikien hautaketa 2019ko Jai Nagusiak

Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak 2019­ko Jai Nagusietako Pregoilari txikien hautaketa deitu du ondoko bal­dintzen arabe­ra:

  1. Hondarribian erroldatuta egotea eta 9 urte izatea edo aurten betetzea.
  2. Hautagaiek BAZen izena eman beharko dute (astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 13:30etara). Izena emateko epea abuztuaren 14ko 13:30ean bukatuko da.
  3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Izena emateko orria beteta.
    • Argazki bat, berriki egindakoa eta haurra era xelebrean azaltzen duena (mozorrotuta, dantzan, etab.)
    • Pregoilari txikia izateko deialdira aurkezteko arrazoia.
  4. Originaltasuna eta umorea kontuan hartuko dira hautatzeko prozesuan.
  5. Bi pregolari txiki hautatuko dira pregoia elkarrekin egiteko irai­laren 6an Udaletxeko balkoian goizeko 11:00tan, Koldo Emery lagun dutela.
  6. Hautagaiek pregoia buruz ikasi beharko dute.
  7. Deialdian parte hartzearekin, baldintza hauek ontzat ematen dira.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Informazio gehiago