Web edukia bistaratu

Olentzeroen eta gabon-kanten jaialdia. Eguberriak 2017

Hondarribia Udaleko Kultura sailak, 2017ko Eguberri jaiak direla eta, Olentzeroren irudia eta gabon-kantak mantentzeko asmotan, ekintza hauek antolatzen ditu: Olentzeroa eta Gabon-kantak

 

Partehartzaileak

Jarduera hauetan herriko taldeek edo abesbatzek parte har dezakete. Taldeak gutxienez hogei (20) pertsonaz osatutakoak izan beharko dira eta partaideen gehiengoa 16 urtetik gorakoa izango da.

 

Data eta lekua

Jarduerak abenduaren 24an izango dira, arratsaldeko 17:45etik aurrera Gipuzkoa Plaza. (eguraldi txarra egiten badu, udaletxeko arkupeetan egingo dira.).

 

Eskaeren aurkezpena

Parte hartu nahi duten guztiek eskaera orria Udaleko B.A.Z.en aurkeztu beharko dute (eta honekin batera, banku kontuaren titulartasuna -Elkartearen edo taldearen ordezkariarena- egiaztatzen duen agiria), azaroaren 17ko 13:00 orduak baino lehen eta bertan zahaztu behako da taldea Gabon-kanta lehiaketara bakarrik edo bietara aurkezten den.

Talde bakoitzak euskarazko bi gabon-kanta abestuko ditu, bata Olentzeroa eta beste aukera librekoa.

 

Ordain saria

Olentzeroarekin aurkezten den talde bakoitzak 400,00€ jasoko ditu eta gabon-kanta jaialdian bakarrik parte hartzen dutenek  250,00€ko ordain saria jasoko dute.

Gabon-kanten eta olentzeroen maila behar adinekoa ez bada, Udalak dirusari horien kopurua osorik edo zati batean aldatzeko ahalmena izango du.

 

Informazio gehiago

 

Dokumentuak deskargatu

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.