Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zer da mugikortasun jasangarria?

Mugikortasuna pertsona eta zama guztien lekualdatzeak barne hartzen ditu eta ez soilik trafikoa eta motordun ibilgailuak. Horregatik, mugikortasunak oinez, garraio kolektiboan nahiz bizikletan dabiltzan pertsonak kontuan izan behar ditu.

Jasangarritasuna, gizakien jardueraren ondorio sozioekonomiko zein ingurumenekoez arduratzen da. Mugikortasunaren eta jasangarritasunaren kontzeptuak konbinatzen baditugu, mugikortasun jasangarriaz hitz egin dezakegu, zeinak  pertsonen eta zamen lekualdatzeei dagokienez, erronka sozioekonomiko eta ingurumeneko erronka ugariri aurre egiteko laguntzak bideak eskaintzen dituen, esparru globalean zein lokalean. Beraz, mugikortasun kultura berri batez mintzo gara.

Zer da berdintasunezko mugikortasuna?

Genero-ikuspegiak gizon eta emakumeen arteko eskubide-berdintasuna bermatu nahi du eta pertsona guztien eguneroko beharrak pentsatu. Gure hiria mugikortasun-eredu zehatz batekin pentsatua izan zen, ikuspuntu desberdinak kontuan izan gabe. Ezinbestekoa da, besteak beste, emakume, pertsona heldu, txiki eta gazteek, egunero, beren mugimenduak mugarazten dituzten (asko ez dira kalera ateratzen edo hainbat lekualdatze ekiditen dituzte)  zenbait beldur eta  ahultasun sentsazioak aintzat hartzea.

Habiaratutako portletak
AGENDA
Web edukia bistaratu

ESTEKA INTERESGARRIAK

Ondorengo adibideek adierazten dute, beren egokitasun eta hutsegiteekin, mugikortasunari dagokionez gauzak aldatu daitezkeela.

Web edukia bistaratu
HIRI MUGIKORTASUN PLANA

Movilidad sostenible

Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana (HMJP) jasangarritasun-irizpideak jarraituz hiri bateko mugikortasuna antolatzeko planifikazio-tresna bat da. Europa, estatu eta erkidego mailan, bada udalerriak HMJPak idaztera sustatzen dituen esparru bat.
Honen helburua, ingurumenarekiko errespetu handiena duten moduak sustatzea da (oinez, bizikletan, garraio publikoa), motordun garraioa eta bereziki autoen erabilera arrazionalizatuz. Honako hauek dira HMJP baten funtsezko oinarriak:

  • - Adostasun sozial eta politikoaren beharra.
  • - Izaera integratua, lekualdatzeko modu guztiak aintzat hartuz.
  • - Izaera zeharkakoa, hainbat udal departamentu eta sailen artean koordinatua.
  • - Ikuspegi parte-hartzailea, gizarte eragileen inplikazioarekin.