Prozesu inklusiboa
Mugikortasun jasangarri bateranzko aldaketek talde eta pertsona askoren inplikazioa behar dute. Hondarribiko Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesuak, eta baita Mugikortasun Mahaiaren jarduerak ere, oinarrian dute bizilagunen, elkarte eta beste erakundeen, talde tekniko eta udal arduradunen partaidetza aktiboa.
Edukiak modu kolektiboan lantzeko martxan jarri da HONDARRIBIA MUGITZEN ARI DA prozesua. Bizilagunen ekarpen eta esperientzietara irekita egongo da, interesa duen edonoren ikuspegia txertatzeko eta herritarrak eraldaketen jabe egin daitezen errazteko.
Nola parte hartu dezaket?
Topaketa irekiak: paseoak, tailerrak eta debateak
Sare sozialetan: #Hondarribia #Mugitzenda
AGENDA
PROZESUAREN DOKUMENTAZIOA
2017an sortu zen Hondarribiko Mugikortasun Mahaia; hainbat gizarte-eragile eta erakundek parte hartu zuten mugikortasunaren inguruko ekimenak eztabaidatu, proposatu eta sustatzeko.
Mugikortasun Mahaiak jarraitzen duen prozesua autonomoa da eta Planaren idazketa baino zabalagoa, baina Mugikortasun Plana idazterakoan egiten duen ekarpena funtsezkoa izango da ondorengo jarraipenean sakontzeko, hori balioztatzeko eta parte hartzeko. Egun, Mugikortasun Mahaiaren jardueraren ardatza Hondarribiko Mugikortasun Planaren Ituna prestatzea da.
Mugikortasun Mahaiaren parte izan nahi baduzu idatzi ondorengo helbidera: mugikortasuna@hondarribia.eus