Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Mugikortasun jasangarria

Hondarribiko HMJP

Hondarribiko HMJP edo Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak, hiriko mugikortasun arazoak konpontzeko esparrua mugatu eta ezartzen du, akzesibilitatea, segurtasuna, kutsadura ala erakargarritasuna bezalako gaiak erlazionatuz, biztanleriaren eta bisitarien bizi kalitateari mesede eginez.

HMJPak mugatzen duen esparruan oinarrituta, ikuspegi estrategikoa duten zenbait ekintza  ezartzen dira eta hiriko behar zehatzak asetzeko beharrezkoak diren aldaketak definitzen dira. Ekintza plan honen bidez, hondorengo helburu zehatzak lortu nahi ditugu:

Icono silla de ruedas
Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzea
Icono bus
Garraioaren efizientzia eta eraginkortasuna areagotzea
Icono seguridad-vial
Bide- eta herritar-segurtasuna hobetzea
Icono co2
Gas kutsatzaileen igorpena eta zaratak murriztea
Icono rayo
Kontsumoa murriztea eta efizientzia energetikoa hobetzea
Icono personas
Haurtzaro eta gazteriaren autonomia handitu
Icono juventud infancia
Genero ikuspegia kontutan hartuta mugikortasuna egokitzea
Icono calidad vida
Hiri-ingurunea erakargarriagoa egitea eta bizi-kalitatea hobetzea

Berdintasunezko Mugikortasun jasangarria

Mugikortasuna pertsona eta zama guztien lekualdatzeak barne hartzen ditu eta ez soilik trafikoa eta motordun ibilgailuak. Horregatik, mugikortasunak oinez, garraio kolektiboan nahiz bizikletan dabiltzan pertsonak kontuan izan behar ditu.

Jasangarritasuna, gizakien jardueraren ondorio sozioekonomiko zein ingurumenekoez arduratzen da. Mugikortasunaren eta jasangarritasunaren kontzeptuak konbinatzen baditugu, mugikortasun jasangarriaz hitz egin dezakegu, zeinak pertsonen eta zamen lekualdatzeei dagokienez, erronka sozioekonomiko eta ingurumeneko erronka ugariri aurre egiteko laguntzak bideak eskaintzen dituen, esparru globalean zein lokalean. Beraz, mugikortasun kultura berri batez mintzo gara.

Aldi berean, genero-ikuspegiak gizon eta emakumeen arteko eskubide-berdintasuna bermatu nahi du eta pertsona guztien eguneroko beharrak pentsatu. Gure hiria mugikortasun-eredu zehatz batekin pentsatua izan zen, ikuspuntu desberdinak kontuan izan gabe. Ezinbestekoa da, besteak beste, emakume, pertsona heldu, txiki eta gazteek, egunero, beren mugimenduak mugarazten dituzten (asko ez dira kalera ateratzen edo hainbat lekualdatze ekiditen dituzte) zenbait beldur eta ahultasun sentsazioak aintzat hartzea.

Ekintza estrategikoak

Hondarribiko HMJPak ezartzen dituen helburuetara iristeko, gure hirian mugikortasunaren kultua eraldatzeko diseinatutako hainbat ekintza garatzen ari dira, Hondarribiko bizilagun eta bisitarien bizi kalitatea hobetu nahian.

Icono desplazamientos a pie
Oinez egindako lekualdaketak sustatzea
Icono calidad estancial del espacio público
Eremu publikoan egoteko kalitate hobetzea
Icono movilidad ciclista
Bizikleten mugikortasuna sustatzea
Icono transporte público
Garraio publikoa sustatzea
Icono ordenacion viario
Bideen, trafikoaren eta aparkalekuen antolamendua
Icono organización y gestión de la movilidad
Mugikortasunaren antolaketa eta kudeaketa
Icono programas de concienciación
Kontzientziazio- eta prestakuntza-programak
Icono uso eficientes coche privado
Auto pribatuaren erabilera eraginkorragoa
Icono integración movilidad
Hiri-planteamendua / mugikortasuna integratzea
Icono comunicación y difusión
Planaren jakinarazpena eta hedapena
 
 
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
FASEAK ETA EPEAK

Hondarribiko Mugikortasun Jasangarrirako Planaren garapenak ondorengo urratsak jarraitzen ditu:

Mugikortasun Planaren lan teknikoekin aldi berean, HONDARRIBIA MUGITZEN ARI DA prozesuaren baitan beste ekintza eta lanak garatzen ari dira. Horien artean Mugikortasun Jasangarrirako Mahaiaren sorrera edo herritarren partaidetzako eta komunikazioko hainbat ekintza azpimarratu daitezke, Planetik haratago jarraitutasuna izango dutenak.

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

Hemen aurkituko dituzu Hondarribiko mugikortasunaren planifikazioarekin erlazionatutako dokumentu guztiak.