Zertan datza hondarribia mugitzen ari da?
Prozesu kolektibo bat da udalerriko mugikortasuna, jasangarriagoa, seguruagoa eta osasuntsuagoa izateko eta berdintasuna gehiago bermatzeko. Prozesu honetan auzokideek, talde eta elkarte desberdinek, talde teknikoek eta Hondarribiko Udaletxeak parte hartzen dute. Zuk ere bai mugikortasuna hobetu dezakezu!
Egin dezagun hiri
seguruago eta atseginago bat
Ez dugu distantzia handirik,
Edonora joan gaitezke oinez
Autoa ezinbestekoa
denerako bakarrik erabili
Abiadura moteltzen du.
Hondarribia hiria 30 km/h.
Kutsadura murrizten du
akustika eta ingurumena
Bizikletaz edo oinez joatea osasungarriagoa,
azkarragoa eta merkeagoa da
Hondarribin bizi garenok, hiri txiki batean bizitzeaz gozatzen dugu, beraz, normalea leku betetik bestera joateko ez ditugu distantzia handirik egin behar eta. Ondorioz, oinez, bizikletaz ala garraio publikoan Hondarribiko edozein lekura iritsi gaitezke modu eroso, azkar eta osasuntzuan.
Hondarribiko bizilagunen laguntzaz baliatuta, gure hiria are eta atsegin eta seguruagoa egin dezakegu gure gazte eta adinekoentzat, zarata eta ingurumenaren kutsadura murriztu eta udalerriaren bizi kalitatea hobetzen dugun aldira.
Edukiak modu kolektiboan lantzeko, hiritarren ekarpen eta esperientzietara irekita dagoen prozesu ireki bat atera da, interesa duen edonoren ikuspegia txertatzeko eta herritarrek eraldaketen jabe izan daitezen errazteko.