Web edukia bistaratu

Mugikortasun mahaia

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA AGENDA 21ren proiektua

Hondarribiko Udalak Mugikortasun Mahaia osatu du, udalerriko hainbat pertsona eta eragile sozialen parte-hartzearekin. Parte-hartzaile horiek banakako gisa edo tokiko elkarte eta erakundeen ordezkari gisa jardungo dute.

Mugikortasun Mahai honen helburua, udalerriko mugikortasun iraunkorraren aldeko lana egitea da, hainbat ekintza eta jarduera martxan jarriz. Ekintza horiek, besteak beste, honelakoak izan daitezke: kaleak oinezkoek soilik erabiltzeko moldatzea, bidegorriak eraikitzea, Mugikortasunaren Astea moduko ekintzak antolatzea, eta abar.

Aipatu lan horiek garatzearekin herritarren lekualdaketak modu seguru eta erosoan egitea ahalbidetuko duten azpiegitura posibleak antzeman nahi dira, eta, horrekin batera, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana (HMIP) diseinatu. Dokumentu horretan eragile guztiak kontuan hartuko dira eta Hondarribiko mugikortasun eta irisgarritasun beharren arteko oreka bilatuko da, ingurumena babestuz eta gizarte kohesioa eta garapen ekonomikoa sustatuz; izan ere, horiek baitira mugikortasun iraunkorraren printzipioak.

Mugikortasun Mahaiaren lanak hainbat ekintza bultzatzen ditu.

 

Burututako ekintzak

 2018/02/01

Garraio publikoari butuzko inkesta Hondarribian

Hondarribian garraio publikoaz egiten den erabilerari eta dauden beharrei buruzko galderak egin zaizkie herritarrei.

Galdeketa herritarrei Galdeketa ikastetxeetan

 2017/09/21-24

2017ko Mugikortasun astea

Mugikortasun iraunkorra sustatzera begirako ekintzak, tailerrak eta jarduerak.

Jardueren agenda