Web edukia bistaratu

MINTZALAGUNA ETA GURASOLAGUNA

Denok argi dugu, hizkuntza bat hitz egiten ez bada, ahaztu egiten da, galdu egiten da.  Eta horixe gertatzen da euskararekin, zenbait arrazoi direla eta.  Erabiltzeari uzten diogu, ohitura eta konfiantza galtzen dugu, eta desagertu egiten da gure eguneroko eginkizunetan eta bizitzan.

Hori dela eta, eta euskararen erabilera eremu akademiko hutsetik kanpo ere erabil dadin sustatzeko, Mintzalaguna eta Gurasolaguna programa aurkezten dugu, eguneroko jardueren erabilera sustatzeko.

DOHAINEKO izen-ematea. Epea: urriaren 3-tik 14ra.

EMAN IZENA!

Mintzalaguna y Gurasolaguna


 

Nori dago zuzendua

Arrazoi bat edo bestea dela eta, euskarari buruz ezaguera nahiko izanda erabilera sendotu nahi dutenentzat, lagunarteko hizkeran erabiltzeko.

Zer egiten da

5 pertsonako taldeak antolatzen dira. haien artean lotura izan dezakete, nahiz ez izan, eta helburu bakarra euskara erabiltzea da; hartarako euskararen erabilera bideratzen duten eguneroko dinamikak erabiltzen dira.

Nola osatzen dira taldeak

5 pertsonako taldeak osatzen dira. Batek hizkuntza meneratzen du edo hitz egiteko ohitura du, eta 4k erabili nahi dute. Hala inork ez du lotsarik izango, berdin dio zein den bere maila. Helburua ez da profil akademiko jakin bat lortzea, hizkuntzaren erabilera sendotzea baizik. Taldean kideak elkarren artean ezezagunak izan litezke, edo ikasleen guraso taldeak izan daitezke...

Zenbat balio du eta zenbat denbora inbertitu behar dut

Astean ordubete besterik ez duzu behar elkartzeko. Taberna edo kafetegi batean, parke batean eguzkitan, edo paseo bat ematen. Toki atseginak, egunerokoak aukeratu behar dira, euskaraz natural hitz egiteko. Ordua taldeko kideok aukeratzen duzue.

Gainera, hilero tailerrak, txangoak eta beste jarduera asko antolatzen dira, eta hala jende berria ezagutzen dugu, eta giro ezberdinetan euskaraz hitz egiteko aukera dugu.

EMAN IZENA!

Euskara girorik onenean praktikatzea

 

Mintzalaguna gurasolaguna
Mintzalaguna gurasolaguna
Mintzalaguna gurasolaguna