Web edukia bistaratu

Mintzalaguna

Euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituen programa da Mintzalaguna.

  • Euskara praktikatu nahi duen edonori dago zuzenduta Mintzalaguna, edo non hitz egin ez duenari, erdi ahazturik duenari... eta bai euskaraz hitz egin ohi duenari eta besteei praktikatzen lagundu nahi dienari ere.
  • Lauzpabost pertsonako taldeak osatzen dira.
  • Normalean, euskaraz hitz egin ohi duen pertsona bat eta praktikatu nahi duten beste hainbat egoten dira talde horietan.
  • Noiz?  Astean ordubete, parte-hartzaileek proposatutako unean.
  • Zertarako? Euskaraz hitz egiteko kafe bat hartu bitartean, paseatu bitartean, parkean ibili bitartean...
  • Hilero, jarduerak antolatzen dira (txangoak, tailerrak...), euskaraz ondo pasatzeko eta jendea ezagutzeko helburuarekin.
 

Izen-ematea

durriaren 5etik 15era

 

Informazioa

mintzalaguna@hondarribia.eus
688 865 398 / 943 111 224 (9:30-11:30)

 

Erlazionatutako estekak

 

Deskargatu dokumentuak

 

Erlazionatutako agendak

3 EKA
Euskara
1 EKA
Kultura | Euskara | Hezkuntza
Ikastetxeen bertsolaritza jaialdia.
28 MAI
Euskara

Erlazionatutako albisteak

'Gu ere bertsotan' jaialdia ostegunean Hondartza Kiroldegian

2017·05·30

'Gu ere bertsotan' jaialdia ostegunean Hondartza Kiroldegian

Hondarribiko hiru ikastetxeetako ikasleak bertsotan ariko dira ikasturte amaieran

Prest dago Mintzalaguna egitasmoa

2016·09·28

Prest dago Mintzalaguna egitasmoa

Mintzalaguna programa antolatu du Hondarribiko Udalak, laugarren urtez, Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean.