Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gainerako Mendeluko Iparraren berrantolamendua

“3.5 Mendeluko Iparra” hirigintza esparruaren gainerakoa berrantolatzea

Gaur egun dauden eraikuntzetan eragin minimoa izateko moduan planteatu den esku-hartzea, “nahikoa” izan daiteke “Mendeluko Iparra” eta “Eskapatxulo” esparruak hiri-berroneratzeko, betiere aurrez deskribatzen denarekin batera —A.I fasea— eta hurrengo fasean, beharra duten gainerako etxebizitzak birgaitzearekin batera .Ekintza hauek hartzen ditu
barnean:

GI-636 errepidearen pasabidea eta Zubimusuko glorieta birmoldatzea, eta, hartara, GI-636 errepidetik glorietarako beste sarbide bat antolatzea

Glorietaren diametroa handitu beharko da GI-636 errepidetik —Donostiatik datorren noranzkoan— datorren adar berria hartzeko. Gainera, aurreikusten da Irungo zonan glorieta egokitzea, Irungo Donostia eta Hondarribia kaleetan ezarritako zirkulazio-noranzko bakarreko eskemara hain zuzen ere —plangintzan aurreikusten denez—.

Jarduketa hori Hondarribiko sarbiderako eta Irungo hirigunearekiko loturarako bide-sare berriaren parte da, bi udalerrietako plangintza orokorrean aurreikusten dena.

Bide-sare berri horrek barnean hartzen du baita ere GI-636 errepideko Zubietako lotura berria eta N-638 errepidearen galtzada zabaltzea, eta foru -sarearen parte izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Zuzendaritza Nagusiaren ekimenez eta finantzaketarekin gauzatu beharko da.

Deskribatutako ekintzek Mendelu eta Amutalde kaleetan zeharreko bideardatzaren trafikoa nabarmen murriztea ekarri beharko lukete. Horrela, bide-ardatz horrek hurbileko ingurunetik Hondarribiranzko mugimenduak hartuko lituzke soilik. Hondarribia / Irun noranzkoan, Mendelu kaleko tartea soilik garraio publikorako egongo litzateke zabalik. Amutalde kalearen tarteak aldiz —Josu Langile kalearekin bat egin arte— onartuko lituzke, halaber, Hondarribitik esparrura iristeko mugimenduak, Zubimusuko glorietarekin konexiorik gabeak.

GI-636 errepideak betelan baten gainetik zeharkatzen du Mendelu esparrua eta pasabide hori zubibide batez ordezkatuko da, eta, hartara, Zubimusuko glorietaren espazioa Plaiaundira eta Txingudiko estuariora zabalduko da —funtzionalki eta bisualki—.

Fase AII

Fase AII

Zubimusuko plaza berria sortzea

Proposatutako birmoldatzeak ekarriko du “Ugarte etxea”, “Salaberria” etxea eta “Irungo erromesen aterpetxea” eraistea eta Zubimusuko hirinodoa Txingudiko estuarioaren paisaiara irekitzea. Horrez gain, Mendelu auzoaren hirigune gisa eratuko den plaza handi bat konfiguratzeko aukera emango du —zubibideak zati batean estaliko duena—; izatez, gaur egun auzoak ez du horrelakorik, puntu kritiko horretan ez baitago espaziorik.

Hegoaldeko aurrealdea osatuko dute Mendeluko karrikako etxeek eta merkataritza- eta ostalaritza-lokalek, behin kenduta gaur egun Mendelu kaleko trafiko handiaren oztopoa (bertako espaloia nabarmen handituko da).

Fase AII

Fase AII

Mendelu eta Amutalde kaleen ardatza handituko da

7,0 m-ko galtzada eta 4,0 m-ko espaloia bi aldetan.

“Ugarte Etxea” eta “Salaberria etxea” eraisteaz gain, handitze horrek eskatuko du Mendelu eta Amutalde kaleetako ardatzaren mendebaldeko enbait eraikuntza ezabatzea —“Villa Ibai Ondo”, “Villa Sunita”, “Villa Puri”, eta “Villa Mari Tere”— eta eragina izango du “Iruzubiko” eta “Josu Langileko” (aparkalekua) lurzoruetan eta “Pipin Garratxako” partzelan, “Pinpilinpauxako” partzelan —aurrealde horretako lurzoruetan du eragina eta auzitan jartzen du eraikinaren zentzuzko erabilera (etxebizitza)— eta “Psilocybe” partzelan, guztira 37 etxebizitzarekin—baldin eta “Pinpilinpauxa” batzen bazaio— eta merkataritza-lokaletako 550 m2(s)- rekin.

Fase AII

Fase AII

“Sauraenean” eraikuntza berria egingo da, gaur egungo aparkalekuaren eta “ekaitz-urmaelaren” gainean

urmael hori “Plaiaundira” eramatea aurreikusi da— eta “Salaberria etxearen” orubearen gainerakoaren gainean —horren helburu nagusia izango da ezabatutako etxebizitzak eta lokalak bertan berralojatzea—.Ez da eraispen gehigarrik
egin beharko.

Aireportuaren “zortasun aeronautikoek” baldintzatuta eta 500 errepikatzedenborako uholde-sestrak baldintzatuta, eraikuntzak etxebizitzetarako 3 solairu erabilgarri izan ditzake, eta horiei gehituko litzaieke esparruaren mendebaldean, Zubimusu plazaren aurrealdean, merkataritza-lokaletara zuzenduko den beheko solairu bat (guztira 63 etxebizitza inguru hartuko lituzke eta 514 m2(s) merkataritza-lokaletan. Sestrapeko aparkalekuak ere hartuko lituzke).

Jarduketak barnean hartuko du, Zubimusuko plaza sortzeaz gain, lorategiak eta jolas-zonak ere sortzea —errekaren ertzeko pasealekuaren hasiera eta Sauraeneko barrualdea— eta gaur egun dagoen aparkalekuzabaltzaren zati bati eustea. Zorupeko aparkalekuan, halaber, inguruneko egoiliarrentzako aparkaleku-plazak aurreikusi ahal izango dira.

“San Isidro” etxea —eraitsia— eta “Jaitzubialde” etxea birmoldatuko dira

Betiere aurrez indarrean zeuden eta Plan Orokorrak barnean hartzen dituen Arau Subsidiarioetako aurreikuspenen arabera (gatazka Jaitzubiko errekaren lehentasuneko fluxu-zonarekin).

Fase AII

Fase AII

Bizitegi-eraikuntzen “ordezkatze” edo “birgaitze integratua”

Esku-hartzearen etapa horretan finkatutako bizitegi-eraikuntzen“ordezkatze” edo “birgaitze integratua” utzi beharko da azterketako eta hitzarmeneko prozesu espezifiko baterako. Eraginpean dauden egoiliarrekin batera hitzartu beharko da —B fasea—.

 

Fase AII

 

Plano Fase AII