Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Eskapatxuloko antolamendua eta bizikleta/oinezkoen bidea
Bi esku-hartze bereizietan banatzen da:
a. Garapen berriak Biok / Labrousse-ko lurzoruetan
(Hiri-lurzoru finkatu gabea. Gauzatze-unitate independentea)
- “Náutica Aldats” ezabatzea.
- “Villa Labrouse” etxea finkatzea (partzelaren azalera murriztea eta ekonomia-jarduerarako eraikigarritasuna esleitzeko aukera).
- “Eroski” enpresaren merkataritza-gune bat —4. kategoriakoa— ezartzea, aurrez “Biok S.L.” enpresak okupatzen zuen partzelan.
- “Eroskiren” merkataritza-gunerako, eta esparruko gainerako jardueraerabileretarako, aparkaleku publikoko “zabaltza” bat antolatzea, “Biok S.L.” partzelaren iparraldean kokatzen diren lurzoruetan. Aparkaleku horrek Amutalde kaletik bideratuko den errei bereizi bidez izango du sarbidea.
- Parkea sortzea eta Hondarribia eta Irun arteko bizikleta eta oinezkoen bidearen tartea eraikitzea, Jaitzubiko errekaren bokalean eta Zubimusu errekaren ertzetan (foru-sarea).
- Espaloi berria antolatzea Amutalde kalearen ekialdeko azken tartean, “Labrousse” finkaren gainean.
b. “3.6” esparruaren gainerakoa berrantolatzea eta Zubimusu errekaren ertzeko bizikleta eta oinezkoen bidea gauzatzea
- “Alkain Brikolajea” 4. kategoriako merkataritza-gune gisa finkatzea.
- Zerbitzu-bidea berrantolatzea, gaur egun dagoen irteera ezabatzea eta Amutalde kalerako beste irteera bat aurreikustea “Eroskiko” aparkalekurako sarbide-erreiaren bitartez.
- “3.5 Mendeluko Iparra” esparruan, Zubimusu errekaren ertzean, Hondarribia eta Irun arteko bizikleta eta oinezkoen bidea gauzatzea, barnean hartuta GI-636 errepidearen azpiko pasabidea eta Zubimusuko glorietarako irteera.
GI-636 errepidearen azpiko pasabide hori zabalduko bada, errepidea eusten duen betelan-tarte bat kendu beharko da —guztiz banantzen du, funtzionalki eta bisualki, Zubimusuko glorieta eta haren ingurunea, batetik, eta Plaiaundiko eta Estuarioko espazioa, bestetik—.
Irekiera horrek errotik aldatuko ditu espazio horren paisaia-baldintzak, eta lehentasuna emango dio Zubimusu errekaren ertzetik bideratuko den Hondarribiko eta Irungo hiriguneen arteko bizikleta eta oinezkoen bide berriari, Mendelu eta Amutalde kaleetako espaloi estuek osatutako ibilbide prekarioaren aurretik. - Aldi berean, aurreikusten da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren ekimenez gauzatzea Plaiaundiko San Lorenzo aintzira zabaltzeko esku-hartzea —uraldiak jasotzeko Sauraeneko urmaela bertara lekualdatzea proposatu da—.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu