Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Planaren helburuak

icono objetivos
Mendeluko eta Zubimusuko glorietako tartean, GI-636 errepidea birmoldatzeko soluzio bat definitzea.
Soluzio horrek errepide horren ahalmena hobetu beharko du eta hiri-espazioa estuariorantz irekitzeko aukera eman beharko du, baita, Zubimusu errekaren ertzetik, Irun eta Hondarribia arteko bizikletentzako eta oinezkoentzako beste konexio bat antolatzeko aukera ere.-Antzeko problematika eta ondorioak zituen egoera batean, Loiolan (Donostia), auzoan zehar Euskotren trenbidea eusten zuen betelana zubibide batengatik ordezkatzeko esku-hartze berriaren irudiak eransten dira-.

icono objetivos
Mendelu eta Amutalde kaleetako hiri-ardatza birmoldatzea, Hondarribiko eta Irungo hiriguneen arteko erlazioetarako ardatz nagusi —eta bakar— den aldetik,
eta gaur egun ez duen funtzionaltasun eta izaera adierazgarria zuzkitzea. Bertan ebatzi beharko da mugikortasun motorizatu gabea, eta aztertu beharko da Irun eta Hondarribia arteko etorkizuneko garraio publikoko “lotura-zerbitzua” ezartzeko aukera, Donostiako (Donostialdea – Bidaso beherea) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialean aurreikusten dena.

icono objetivos
Gaur egun “Mendeluko iparra” eremuan dagoen etxebizitzaparkea birgaitzeko, ordezkatzeko edo lekuz aldatzeko beharrezko ekintzak definitzea;
izatez, etxebizitza-parke hori zati handi batean zahartuta dago, eta teknikoki zaharkituta, eta oso eragin handia dute bertan Donostiako Aireportuaren “zortasun aeronautikoek”, Jaitzubiko ibarraren urpean geratzeko baldintzek eta Kosta Legeriaren “zortasunekin” eta estuarioan ingurumen-babesa duten espazio babestuekin (Txingudiko Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuarekin) sortzen diren gatazkek.

icono objetivos
“Eskapatxuloko” produkzio-jarduerako zona, eta zona horretarako zerbitzuko sarbideak eta aparkalekuak, garatzen,
berrantolatzen eta funtzionaltasuna hobetzen amaitzea, lurzoru horretan eragina duen zortasunen eta urpegarritasunaren problematika kontuan izanik.

icono objetivos
Eraginpean dauden esparruetan espazio libreen sistema antolatzea eta hobetzea. Horretarako Zubimusun “plaza” bat sortuz, Mendelu auzoaren “erdigune” gisa konfiguratuko dena;
eta baita ere Plan Orokorrean proposatzen diren errekaren ertzeko pasealekua eta Jaitzubiko bokaleko parkea. Horrez gain, proposatutako bizitegibirmoldaketako esku-hartzeekin lotzen diren beste toki-zuzkidura batzuk sortzea ere hartzen da aintzat.

icono objetivos
Egungo sarean dauden arazoak ebatziko dituzten drainatze-soluzio orokorrak definitzea, eta, horretarako, “Sauraeneko” ekaitz-urmaela eramatea Plaiaundin aurreikusten diren lehengoratzeespazioetara
Horrekin, eta GI-636 errepidea eta Zubimusuko glorieta birmoldatu ostean, hiri-espazioan pribilegiozko posizioa izango duten lurzoruak liberatuko lirateke Zubimusuko plaza berriaren aurrean, bizitegiparkea bertara lekualdatzeko.

Loiola LOIOLA (Donostia). Euskotren trenbidea betelan baten gainean.

Loiola LOIOLA (Donostia). Euskotren trenbidea zubibide bihurtuta

Mendelu MENDELUKO IPARRA / ESKAPATXULO. Egungo egoera

“Plan Bereziak” baliagarria izan beharko du eraginpean dauden gainerako administrazioekin hitzartzeko Jaitzubia ibarreko azken tartean, eta Txingudiko estuarioan duen sarpenean, beharrezkoak diren azpiegitura-soluzioak eta ingurumen-hobekuntzako soluzioakurpetzea, drainatzea, bide-antolamendua, aireportuaren hirigintzaintegrazioa, estuarioaren berroneratze naturalistikoa, ondarearen babesa, edo garraio publikoko “lotura-zerbitzua” ezartzea—; izatez, horietan integratu beharko da “Mendeluko iparra” eta “Eskapatxulo” eremuetarako proposatzen den antolamendua.

Plan director 2015-2026 Txingudiko Plan Zuzentzailea 2015-2026

Porpuesta traslado tanque de tormentas Saura eneko Ekaitz-Urmaela Plaiaundira eramateko proposamena

"3.5 Mendeluko iparra” eta “3.6 Eskapatxulo” esparruak

3.5 Mendeluko Iparra” eta “3.6 Eskapatxulo”, hirigintza-esparruek forma angeluzuzena dute elkarrekin, eta angeluzuzen horrek Iparralde/Hegoalde orientazioa du. Bi esparruak Jaitzubiko errekaren eskuinaldeko ertzean kokatzen dira, Txingudiko estuarioan, eta ertz horrek, hain zuzen ere, egiten du muga iparraldean, eta GI-636 errepidearen gaineko pasabideak egiten du muga hegoaldean, Irungo udal-mugarekin eta Zubimusuko glorietarekin batera.

Zubimusu errekak definitzen du bi esparruetako ekialdeko ertza, Txingudiko estuariorantz; errekak Hegoaldetik/Iparraldera egiten du eta mutur horretan bat egiten du Jaitzubiko errekarekin. Jaitzubiko ibarreko amaierako tarte horren gaineko eraikuntzen okupazioaren emaitzazko linea hautsiak osatzen du Mendebaldeko ertza —Mendeluko Iparra hirigintza- esparruak soilik okupatua—.

Hirigintza problematika

Hondarribia eta Irun arteko hiri-erlazioko ardatz bakarrak zeharkatzen ditu bi esparruak; Mendelu kaleak eta Amutalde kaleak osatzen duten bide-ardatz horrek sekzio urria duenez gero, funtzionamendu problematikoa du ardatzak, eta inpaktu handiak sortzen ditu bi esparru horien gainean.

Horrez gain, urpegarritasun-arazo handien eraginpean dago, baita ingurumen -inpaktuen eraginpean, Donostiako Aireportu mugakideak ezartzen dituen eraikuntza-mugen eraginpean eta ingurumen- eta kosta-legeriek ezartzen
dituzten antzeko mugen eraginpean ere.

Horren guztiaren ondorioz, joan den mendean bat-bateko eta planifikatu gabeko, batez ere, garapen mistoa izan zen bertan —produkzio-jarduerako erabilera Eskapatxulon, 17.000 m2(s), eta bizitegi-erabilera Mendeluko Iparrean, guztira 300 etxebizitzarekin—. Gaur egun, garapen horrek urritasun nabarmenak ditu eta, Mendeluko Iparreko bizitegi-garapen gehienetan ageriko eraikuntza-narriadurako egoerak eta zaharkitzapen teknikoko eta funtzionaleko egoerak nagusi dira.

Zonas inundables VEGA DE JAITZUBIA. Zonas inundables.

Zonificacion global Mendeluko Iparra / Eskapatxulo. Zonatze orokorra.

HAPO-aren esku hartzeko proposamena

Egoera hori kontuan izanik, Hondarribiko Plan Orokorraren (2017/06/08) eskuhartzeko helburu nagusietako bat da bi esparru horiek berrantolatzea eta biziberritzea. Horretarako, Plan Orokorrak proposatzen du Udalak “hiriberrikuntzako
plan berezi
” bat formulatzea, bi esparruetako berrantolamendu hori batera jorra dezan.

Aurretiazko azterketak

Honako “aurretiazko azterketa” hauek formulazio horren lehen fasea dira.

Fase horretan definitu beharko dira, hasiera batean, proposatutako antolamendu-soluzioak —barnean direla, hala badagokio, egon daitezkeen hautabideak—, eta instrumentatu beharko da herritarrek parte hartzeko prozesua, bertan adieraz eta ezagutaraz dadin eraginpean dauden herritarrek zer iritzi duten antolamendu-hautabide horiei buruz eta, zehazki, bi esparruetan aurreikusten diren egungo eraikuntzak ordezteko eta/edo birgaitzeko proposamenei buruz.

Proposatutako soluzioek baliagarriak izan beharko dute, halaber, soluzio horiek gainerako administrazioekin hitzartzeko, hau da, esparru horietako arazoen ondorioz eskumena duten gainerako administrazioekin hitzartzeko.

Indarrean dagoen Hondarribiko Plan Orokorrak (2017/06/08) plangintzaren garapen-helburu nagusien artean definitzen du “hiri-berrikuntzako plan berezi” bat formulatzea Udalak, “3.5 Mendeluko iparra” eta “3.6 Eskapatxulo” hirigintza-esparruak batera berrantolatzeko.

Mendelu Eskapatxulo MENEDELUKO IPARRA / ESKAPATXULO. Partzela planoa.

Carretera GI 636 GI-636 Errepideak betelan baten gainetik zeharkatzen du Mendelu.