Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Plangintzaren eta kudeaketaren garapena
Garapen plangintza
Bi garapen-hautabide proposatzen dira:
- A.I eta A.II faseetan eragina izango duen “hiri-birgaitzeko plan berezi” unitarioa formulatzea. B fasean proposatutako jarduketen eraginaren pean ez dauden lurzoruen eta eraikuntzen gainean esku hartzeko —birgaitzeko edo ordezkatzeko— irizpideen definizioa “birgaitzeplan berezi” espezifiko baterako geratuko da.
- “Plan berezi” bereiziak formulatzea A.I eta A.II faseetarako. B fasearen esku-hartzea “plan berezi” espezifiko baterako geratuko da.
Kudeaketa proposamenak
A.I Fasea
- Proposatzen da “3.6 Eskapatxulo” esparruaren iparraldeko lurzoruak “hirilurzoru finkatu gabe” gisa kategorizatzea eta jarduketa kudeatzeko “gauzatze-unitate” bat mugatzea —A.I.a esparrua—. Izatez, gaur egun eraikuntzek lurzoru horien zati bat soilik okupatzen dute eta bertan “4. kategoriako” merkataritza-gune bat ezartzea aurreikusten da. Geroago definitu beharko da aplikatzekoa den “jarduketa-sistema” —“lankidetza” edo “hitzarmena”—.
- Fase horretako gainerako lurzoruak “hiri-lurzoru finkatu” gisa kategorizatuko dira. Horietan, proposatzen den esku-hartze bakarra da bizikleta eta oinezkoen bidea sortzea. Esku-hartze horrek “3.5” esparruko lurzoruetan ere izango du eragina eta desjabetze bidez kudeatuko da, betiere udalekimenez eta eraginpean dauden beste administrazio eskudunen finantzaketarekin —bidea foru-sarearen parte da—.Nolanahi ere, GI-636 errepidearen azpiko pasabidea gauzatuko bada, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritza Nagusiarekin hitzartu beharko da.
- Bidea gauzatzeak, eraginpean dauden lurzoru pribatuak desjabetzeaz gain, ekarriko du “3.6 Eskapatxulo” esparruko zenbait industria-eraikuntza desalojatzea eta eraistea, baita “Ugarte etxeari” atxikitako ekonomiajarduerako lokal batzuk ere.
- Gainera, erabilera publikoko bideetara zuzenduko diren lurzoruen egoera juridikoa argitu beharko da, gaur egun “3.6” esparruan ohiko erregistroegoerari eusten baitiote.
A.II Fasea
- Eraginpean dauden beste administrazio eskudunen parte-hartzea edozein izanik ere, plangintzako fasean jada honako administrazio hauekin hitzartu beharko da parte-hartze hori:
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Zuzendaritza Nagusiarekin —bideak birmoldatzeko soluzioak eta gauzatzeko eta finantzatzeko epeen arloko konpromisoak—.
- Irungo Udalarekin —Zubimusuko erromesen aterpetxearen gaineko eragina eta Plaiaundin “ekaitz-urmaela” ezartzea—.
- Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzarekin —Plaiaundin “ekaitz-urmaela” ezartzea—.
- Desjabetze bidezko esku-hartzea garatuko da, udal-ekimenez.
- Mendelu eta Amutalde kaleetako ardatza handitzearen eraginpean dauden etxebizitzak eta jarduera-lokalak “metroz metro” berralojatuko dira “Sauraenean” proiektatzen diren eraikuntza berrietan.
- Eraginpean dauden administrazioen finantzaketa:
- Hondarribiko Udala:
- Desalojatzeak eta lurzorua eskuratzea. (Berralojatzeen kostu zenbatetsia: 100.000,00 €/etx.)
- Urbanizazioa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritza Nagusia: Bide-birmoldaketa.
- Irungo Udala: Erromesen aterpetxea ordezkatzea eta urbanizazio osagarria.
- Ingurumen Sailburuordetza: Plaiaundiko “ekaitz-urmaela”.
- Hondarribiko Udala:
B Fasea
- “Hiri-berrikuntzako plan bereziak” zehaztu beharko du “birgaitze integratua” egingo den edo eraginpean dauden esparruetako batzuetako edo guztietako eraikuntzak ordezkatzeari ekingo zaion —hala badagokio, desalojatu beharreko eraikuntzak ordezkatuko dituzten bizitegi-garapen berriak antolatuz—.Edonola ere, finkatzen diren eraikuntzak birgaituko badira, aurreikusten den Birgaitze Integratuko Eremuaren deklarazioa hartuko du barnean.
- Esparruan bertan eraitsitako etxebizitzak eta lokalak berralojatuko dira. Behin betiko berralojatzea mailakatuta egin beharko da eta, hasiera batean, ematen du ez duela berralojatze iragankorrik eskatuko. Desalojatzeko esku-hartzea gauzatuko da, hala badagokio, desjabetze bidez, udal-ekimenez eta -finantzaketaz, eta beste administrazio batzuen
balizko parte-hartzearekin (zenbatespena: 100.000,00 €/etx. berralojatu). - Finkatzen diren bizitegi-eraikuntzen “birgaitze integratua” egingo da.
- “Gure Atsegiña” / “Sagarzazu” / “Goikoetxea” enklabearen hirigintzaerregimenaren definizioa; enklabe hori “Txingudi / Jaitzubia” Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren eraginpean dago eta “Jaitzubiko / Txingudiko / Bidasoko Plan Bereziaren” berrikuspenean barnean hartzen da.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu