Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Liburuak

Hondarribiko udalak editatutako argitalpenak.
Erosteko liburudendetara jo do Elkar Banaketara www.elkarbanaketa.com

 

Eduki publikatzailea

Hondarribiko historia

FERNÁNDEZ DE LARREA • HONDARRIBIKO UDALA 2003

Hondarribiko historia (Komikia)

Irudiak: REDONDO.
Argitaratua: Euskeraz - ez-zaltzeko edizioa.

Helburua gazteek Hondarribia ezagutzea zen, bizi diren tokia modu atsegin batean eta hizkera errazean. Jon Fernandez de Larrea historialariak eta Daniel Redondo marrazkilariak 20 orriko komikia osatu zuten, Hondarribiko historiako pertsonalitate eta gertaera nabarmenenak bilduaz.


Arquitectura y urbanismo en Hondarribia

AZPIRI ALBISTEGI, ANA • HONDARRIBIKO UDALA 07/2003

Arquitectura y urbanismo en Hondarribia (1890-1960)

I.S.B.N.: 84-932722-3-X.
Prezioa: 25€.
Argitaratua: Euskeraz ta gaztelaniaz.

Ana AzpiriK ikerketa interesgarria egin du hiriaren eraikuntzaz XIX. mende bukaeratik 1965 arte. Epe horretan Hondarribiak erakutsi zuen gai zela hirirako berezko proiektu bati eusteko, bai hirigintzan bai arkitekturan. Proiektu guztietan kalitate estetikoa bilatzeak bere historia azpimarratu du eta onarpen publikoa merezi izatera eraman du Hiri Monumentu izendapenaren bidez.


Antzinatik gaur egunera

SAN MARTIN, Juan • HONDARRIBIKO UDALA 03/2003

Antzinatik gaur egunera

I.S.B.N.: 84-932722-1-3.
Prezioa: 10€.
Argitaratua: Euskeraz.

Juan San Martin polifazetikoak 55 ataleko artikulu bilduma aurkeztu zuen bere argitarapenean, denak lokabeak, eta gehienak azkeneko urteotan Hondarribia aldizkarian argitaratuak. Argitarapen honetan jorratzen diren zenbait gai, etnografia, linguistika, historia, arte, arkitektura eta toponimiari buruzkoak dira, baina guztiak gai komun batekin, Hondarribia. Zalantzarik gabe, derrigorrezko tresna gure historia ezagutzeko.


Hondarribiko harresiak

FERNANDEZ ANTUÑA, César M. • HONDARRIBIKO UDALA 01/2003

Hondarribiko harresiak

I.S.B.N.: 84-606-3216-4.
Prezioa: 20€.
Edizio: elebiduna.

Cesar Fernandez Antuñak hirigune historikoa inguratzen duen multzo gotortuaren garapena aztertzen du. Erdi aroko harresitik XV. mendeko bukaera eta XVI. mendearen arteko aldi historikoa aztertzen du nagusiki. Harresietako historia, garapena, eraikuntza-faseak, parte hartu zuten arkitektoak, plano eta proiektuak erakusten dizkigu. Arkitektoaren aldetik bitxi zoragarri hau behar bezala ezagutzen lagunduko digun azterketa bat da.


Cristobal de Rojas y Sandoval

ELEJALDE ALDAMA, Félix • HONDARRIBIKO UDALA 2002

Cristobal de Rojas y Sandoval

I.S.B.N.: 84-932722-0-5.
Prezioa: 10€.
Argitaratuak: Euskaraz eta Gaztelaniaz.


Dueño y señor de su estado.

RILOVA JERICÓ, Carlos

Dueño y señor de su estado: un ensayo sobre la persistencia del feudalismo. El señorío colectivo de la ciudad de Hondarribia (1499-1834)

I.S.S.N.: 1575-6114.
Argitaratzailea: Luis de Uranzu KULTUR TALDEA 2000/09.
Hizkuntza: Gaztelania.

Liburuki honetan saiatzen da azaltzen nolako zein paradoxikoa dirudien kontzeju batek – kasu honetan Hondarribiak – izatezko eta eskubidezko jaun feudal baten moduan jarduteak, Oinaz eta Ganboa jaunen klanak garaitu ondorengo lau mendeetan zehar.


Marte cristianísimo. guerra y paz en la frontera del Bidasoa

Nazionalismoaren oinarri historikoei buruzko azterketa.  RILOVA JERICÓ, Carlos

Marte cristianísimo. guerra y paz en la frontera del Bidasoa. 1661-1714

Lege gordailua: S.S. 802/99
Argitaratzailea: Luis de Uranzu KULTUR TALDEA 1999/09.
Hizkuntza: Gaztelania.

Lan honetan berreraikitzen da Frantziaren eta Espainiaren arteko muga politikoari buruzko ideiaren sorrera prozesua, Luis XIV errege frantziarraren politika zentralistan oinarrizko zati bihurtutako Hondarribian.


Iraganaren ahotsak / Las voces del pasado

ALBERDI LONBIDE, Xabier eta RILOVA JERICÓ, Carlos

Iraganaren ahotsak / Las voces del pasado

I.S.S.N.: 0213-1161.
Argitaratzailea: Luis de Uranzu KULTUR TALDEA 1998/09.
Argitaratuak: Euskaraz eta Gaztelaniaz.

Hondarribiko udal artxiboan aurkitutako argitaratu gabeko dokumentazioan oinarrituta, liburuki honek aztertzen du euskarak era modernoko hondarribiar gizartean nolako eragina eta garrantzia izan zuen.