Web edukia bistaratu

Lerroko patinaia eskainiko da ostiraletan eskola kirolaren barnean

NOIZ 17:00-19:00
Zuzenduta 6 eta 12 urteko gazteei
HIZKUNTZA Gaztelera eta Euskara

Udaleko Kirol departamentuak eta Bixi Bizi programaren barnean, urritik maiatzera aurten lerroko patinaia eskainiko da Eskola Kirolaren barnean aurten ere. Jostaldi pilotalekuan izango da, ostiraletan eta 6 eta 12 urteko gazteei zuzenduta, 17:00etatik 19:00etara burutuko da.

Ezinbestekoa izango da bakoitzak kaskoa eta babesak eramatea, hau da, belaunetakoak, ukondokoak eta eskumuturrekoak eramatea.

Araudiaren laburpena

  • Beharrezko materiala: Lerroko patinak eta babesak.
  • Babes guztien erabilera DERRIGORREZKOA da (kaskoa, belaunetakoak, ukondokoak eta eskumuturrekoak) ikastaroan parte hartzeko.
  • Izen emateen ordena errespetatuko da.
  • Plazak mugatuak dira.
  • Plaza ondoren bidaliko den muzu batean baieztatuko da.

Behar bereziak

  • Ikasleren batek behar bereziak balitu, izen ematea betetzerakoan iruzkinetan esatea eskatzen diegu, arren.
  • Eskolako teknikariek ebaluatuko dute, kirolariarekin edo bere arduradunekin batera, behar berezi horiek betetzeko gaitasuna izenematea egiaztatu aurretik.