Web edukia bistaratu

Legealdi Plana

Zuretzat, zure seme-alabentzat, gure helduentzat, bisitan datozkigun edo etorriko zaizkigun guztientzako Hondarribia pentsatu dugu. Hondarribia hurbil eta atsegina. Soziala eta solidarioa. Iraunkorra eta eraginkorra. Hondarribia garden eta parte-hartzailea. Eta horretarako plan bat dugu. Zurekin batera egin nahi dugun plana. Guztion borondatean oinarritutako plan honetan zuk ere egon behar duzu.

San Pedro kalea

 

Bizi eta sentitu Hondarribia

Bertakoek irudikatutako eta eurentzat pentsatutako hiri atsegina.  Bizi-kalitatea. Gure hiriaren garapenak gaur egungo eta etorkizuneko arazoei aurre egin beharko die. Gure auzoetako bizimoduari bultzada emango dieten ekintzetan sinistuta gaude. Eraberritze-ekintzak. Gure jendearen eguneroko bizimodua hobetzen duten ekintzak. Komunikazioak hobetzen dituztenak, etxebizitza-soluzio hurbilekoak ekartzen dituztenak, eta gure hiritarren bizi-kalitatea are gehiago hobetzen dutenak. Hirigintza-garapen iraunkorra eta gure ondare material eta kulturalarekiko errespetua eta bultzada uztartuko dituzten ekintzak. Ohiturak, gure historia, gure hizkuntza, gure herritarrak dira harro sentitzeko moduko hiri honen muina.

Helburuak

  • Portu Auzoa berriritartzen amaitu eta Alde Zaharra eta Mendeluren eraberritzeak bultzatzea.
  • Etxebizitza berrietan eta BIZIGUNE programako etxebizitza hutsetan alokairu soziala sustatzea.
  • Hiriko sarbideak, Irunekin komunikazioa eta hirigunean mugikortasun arin eta segurua lortzeko baldintzak hobetzea.
  • Donostia kaleko aparkalekua egin eta Benta Zaharreko espazioaren berriritartzea sustatzea.
  • Gure ondarearen ezagutza bultzatzea.
  • Ekipamendu kulturalen mapa amaitu eta adin eta gustu guztietarako kultura- eta jai-jarduerak antolatzea.
  • Euskararen aldeko konpromisoa mantentzea.
  • Kirola eta bizimodu osasungarria sustatzea.
  • Haur, nerabe eta gazteentzako hiri izatea lortzea.
  • Hiri hezitzaile izatea lortzea.
  • Bidasoa-Txingudi bailara osatzen duten hiru hirien arteko harremanak eta elkar ezagutzea bultzatzea.

Kaia

Hondartza

 

Iraunkor eta Aktiboa

Errealitate aktiboa da Hondarribia. Ekonomia eta enplegu iraunkorra ahalbidetzeko proiektuak sustatzen dituen hiria da, etengabe eraldatzen ari diren ekoizpen-ereduen aldeko apustua egiten duen hiria. Sektore primarioa sendotu eta aldi berean errealitate berrien garapenaren aldeko apustua egiten duen hiri-eredua da. Eredu turistiko egoki eta kalitatezkoaren alde, bertako merkataritzaren alde eta pertsonekin nahiz ingurumenarekin lagunkoiak diren zerbitzu eta azpiegitura publikoen aldeko apustua egiten duen hiria.

Helburuak

  • Kalitatezko enplegua sortu eta mantentzea.
  • Gipuzkoako Parke Teknologikoa Zubieta-Urdanibian kokatzeko erraztasunak eskaintzea.
  • Hondarribiko merkataritza sustatzea.
  • Eskaintza turistiko egokia bultzatzea, Hondarribiak dituen aberastasun guztiei erreparatuta.
  • Lehen sektorea indartzea: arrantzale eta baserritarren bizi-kalitatea hobetzea.
  • Hiriaren garbitasuna iraunkortasunaren irizpideak betez egiten dela bermatzea.
  • Argiztapen publikoak iraunkortasunaren irizpideak betetzen dituela bermatzea.
  • Hiriko lorategi eta parkeak zaindu eta mantentzea.
  • Herritarrek ingurumenaren alde duten sentsibilizazioa areagotzeari begira lan egitea.
  • Hondartzaren kalitate eta zerbitzuen maila mantentzea.

Coro

Barcos

 

Gardena, Parte-hartzailea eta Solidarioa

Udalaren errealitatea pertsonengana hurbiltzeko lan egiten dugu, kudeaketa gardena bultzatuz. Etorkizuneko belaunaldiei ordainezinak diren zorrak utzi gabe. Eta herritarren nahiz taldeen interes eta iritziei lehentasuna emanez.

Gardentasunaren ataria sortuko dugu, edozein herritarrek hiriaren kudeatzaileei buruzko errealitate eta informazioa ezagutzeko aukera izan dezan. Gainera, hiriaren etorkizunean herritarren parte-hartzea eta inplikazioa beharrezkoa dela sinestuta gaude, eta horregatik, gaur egun dauden parte-hartzeko ildoei berriak gehitu eta garatzen jarraituko dugu.

Halaber, Hondarribia solidarioan uste osoa dugu. Udalerritik bultzatzen diren ekimen solidarioak laguntzen jarraituko dugu, beharrezkotzat jotzen diren eta gure esku dauden neurri guztiak hartuz, eta gizarte-egoera ahuleko talde zein pertsonak gizarteratzeko bideak jorratuz.

Helburuak

  • Gardentasunaren ataria garatzea.
  • Herritarrei parte hartzen laguntzea.
  • Zorrik gabeko kudeaketa egitea.
  • Hurbiltasuna sustatu eta zerbitzuak hobetzea.
  • Erakundea osatzen duten pertsonen gaitasunak kudeatu, langile-kopuruan dauden hutsuneak bete eta, bereziki, belaunaldi-ordezkapen ordenatua egitea.
  • Herritar guztien sozializazio-beharrei erantzunak ematea.
  • Hirugarren adineko herritarrentzat atseginagoa den hiria lortzea.
  • Herritarren segurtasuna bermatzea.
  • Garatze bidean diren herrialdeei laguntzea.

Plaza Gipuzkoa