Web edukia bistaratu
Landa-garapena, Ingurumena eta Agenda 21
Juan Luis Silanes 943 11 12 13 - 943 11 12 11 | Arloaren aurrekontua
|
Helburuak
Ekitaldi honetan Nekazaritza, Ingurumena eta Agenda 21 Arloak dituen helburu nagusienak azpimarratuko ditugu jarraian:
Ingurumena eta Agenda 21
- Pertsonen eta ingurumenaren arteko harremana hobetzea da departamentu honen helburua, bizi-kalitate hobea eta ingurumenaren kalitate hobea bilatuz, baita ingurumena errespetatuko duten herritar arduratsuak heztea ere.
- Eskoletako Agenda 21 gauzatzea da helburu garrantzitsuenetako bat, egungo ikasleei ingurumenari buruzko heziketa egokia eman ahal izateko. Izan ere, beren gain dute etorkizuna.
- Hirigunean zehar bidegorri-sarea eraikitzeko proiektuak gauzatzea.
- Eta horietaz gain, Hondarribiko Azokaren edota bioaniztasunaren aldeko lan aktiboa egitea.
Nekazaritza
- Hondarribiko udalerrian dagoen nekazal-gunean beharrezkoak diren zerbitzuak instalatzea, baserritarren eta herritar guztien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.
- Udalaren eta Behemendiren arteko harremanak eta jarduerak mantenduko ditugu.
- Auzo-bideak mantendu eta hobetuko ditugu.
- Asiako liztorra desagerrarazteko lan egingo dugu.
Burututako jarduerak
Erlazionatutako agendak
Erlazionatutako albisteak
2018·04·17
Zuhaitz Eguna larunbatean ospatuko da San Telmo inguruan
Iaz jaiotako haur bakoitzarengatik, 2018ko Zuhaitz Eguna larunbata honetan ospatuko da Hondarribian. 23. edizioa beteko du aurten ekimenak, eta azken urte hauetako gune berean ospatuko da, San Telmo inguruan.
2018·04·16
Martxan da Hondarribiko Bertako Produktuen Astea
Gaurtik igandera Hondarribian bertako produktuaren astearen hirugarren ekitaldia egingo da. Ekimenaren helburua bertako ekoizleen lana sustatzea eta elikadura ohitura osasungarriak hedatzen laguntzea da.