Web edukia bistaratu

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa

Laguntza ekonomiko honen bitartez, mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko laguntzaile pertsonalen kontratazioak ekarritako gastuak ordaintzen lagundu nahi da. Hezkuntzarako eta lanerako sarbidea erraztea da helburua, eta, era berean, eguneroko oinarrizko jardueretan bizimodu autonomoagoa izatea.

 

Norentzat

  • Estatuko lurraldean legalki bizi izatea gutxienez 5 urtez, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. 5 urtetik beherako umeen kasuan, eskakizun hori umea zaintzeko ardura dutenek bete beharko dute.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
  • Zerbitzua Gipuzkoan eman behar da.
  • Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea edozein gradutan.
  • Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egotea mendeko pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuak egindako txostenaren bitartez.
  • Hartzaileak hiru urte baino gehiago izatea.
  • Laguntzaile pertsonalek honakoak bete beharko dituzte:
    • 18 urtetik gorakoa izatea eta legez Gipuzkoan bizitzea.
    • Hartzailearen senitartekoa ez izatea eta gai izatea laguntza pertsonalak eskatzen dituen zerbitzuak egoki emateko.
    • Gizarte Segurantzaren afiliazio, alta eta kotizazioa ziurtatzea.
    • Zerbitzuak emateko kontratua edukitzea, nahiz empresa baten bitartez nahiz zuzenean hartzailearekin edo bere ordezkariarekin.

 

Izapideak non egin

Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

 

Ogasuna, Diruzaintza eta Zerga-bilketa

Panpinot

 

Pampinot kalea (Udaletxearen atzean)

 

943 11 12 51

Fachada oficinas municipales

 

Beharrezko dokumentazioa

  • Kobraketa helbideratu nahi den kontu korronte zenbakia: 20 digituak.
  • LAGUNTZAILEA
    • NA, AIZ edo IFZ indarrean.
    • Gizarte Segurantzako txartela.
    • Zerbitzua ematen dela frogatzen duen egiaztagiria (kontratua).
    • Gizarte Segurantzako alta egiaztagiria.
    • Gastu frogagiria.

Eskabideari ez zaio erantzunik emango, dagokion egunean gizarte langilearekin hitz egin arte.

 

Araudia, informazioa eta inprimakiak

 

Dokumentuak deskargatu