Web edukia bistaratu

Kotizatu gabeko pentsioa

Gizarte Segurantzako pentsio hau bizitzeko nahiko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona adindu edo desgaituentzako da.

Bi mota daude:

  • JUBILAZIOAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
  • ELBARRITASUNAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).

 

Baldintzak

Orokorrak:

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Nahiko baliabide ekonomikorik ez izatea indarrean dagoen araudiaren arabera.

Jubilazioagatiko pentsioa:

  • Gutxienez 65 urte izatea.
  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea eta 10 urtez hor bizi izan dela ziurtatzea, 16 urte zituenetik pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta KGParen eskaeraren aurre-aurrekoak

Elbarritasunagatiko pentsioa:

  • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea eta 5 urtez hor bizi izan dela ziurtatzea. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta KGParen eskaeraren aurre-aurrekoak.
  • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna izatea.
  • Hirugarren Baten Laguntzako (HBL) osagarria jasotzeko, %75eko gutxieneko desgaitasuna behar da eta Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan (MBB) behinik behin gradu bat izatea.

 

Izapideak non egin

Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

 

Ogasuna, Diruzaintza eta Zerga-bilketa

Panpinot

 

Pampinot kalea (Udaletxearen atzean)

 

943 11 12 51

Fachada oficinas municipales

 

Araudia, informazioa eta inprimakiak

 

Dokumentuak deskargatu