Web edukia bistaratu

KONKIS-PIRATA TXANGOA

GAZTERIAren proiektua

Gazteria Arloak Aste Santuko oporraldirako KONKIS-PIRATA TXANGOA antolatu du, Saindua Gaztelekuko hezitzaileen eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren laguntzarekin.

Konkis pirata

12 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoentzako jarduera hau Saindua Gaztelekuak bultzatu du, aisialdiko jarduerak antolatu eta gauzatzen dituen aldetik, eta Prebentzio Komunitariotik komunitatearen baliabideak eskaini eta sustatu dira, epe luzerako harremana estutzeko asmoz.

Oro har, jarduera hauen bitartez honako helburuak lortu nahi dira:

  • Oporraldian hiriko gazteei aisialdirako alternatiba hobea eskaintzea.
  • Aisialdiko hezitzaileen bitartez esperientzia paregabea bizi eta sentitzeko aukera eskaintzea, pedagogia intentsiboen bidez.
  • Gazteak jardueren antolaketan inplikatzea.

 

Jarduera

Telebistako “El conquistador del fin del mundo” saio ezagunaren antzeko sistematika erabiliz, taldekako lehiaketa egingo da.

2018ko saioa DBHko ikasleei zuzendutakoa izango da, eta batxilergoko ikasleek boluntario moduan parte hartuko dute. Guztira 12 eta 16 urte bitarteko 40 neska-mutikok hartuko dute parte, eta 16 eta 18 urte bitarteko 6 gazte boluntario, eta Prebentzio Komunitarioko eta Saindua Gaztelekuko hezitzaileak gehituko zaizkie.

 

Ibilbidea

Jarduerari Saindua Gaztelekuan ekingo zaio. Gazteen motxilak furgoneta batean jasoko dira, jarduerarako beharrezkoa izango den materialarekin batera. Gazteek motxila tiki batekin ekingo diote ibilbideari, hasieran Jaizkibelera oinez igoz. Azken helmuga Pasai Donibaneko Piraten etxea izango dute.

Mapa

 

Parte-hartzaileentako arauak

  • Debekatuta izango dituzte mugikorrak eta bestelako gailu elektronikoak.
  • Dutxetarako, arratsaldeko ordutegi finko bat ezarriko da.
  • Ordu libreetan ezingo da etxe barruan egon.
  • Probatik kanpo ekarritako janaririk ezingo da jan.
  • Ezingo da erre.
  • Gazte bakoitzarentzat gutxieneko elikadura ezarriko da, eta elikadura hori errespetatu beharko da.
  • Hezitzaileek gaueko txandak egingo dituzte.
  • Parte-hartzaile, laguntzaile eta hezitzaile oro errespetuz tratatuko da.

Etxean

  • Egunez ezingo da logeletara sartu.
  • Logeletara ezingo da kaleko oinetakoekin sartu.
  • Ura eta paperaren arrazoizko erabilera egingo da.
  • Ezingo dira ile-lehorgailuak, plantxak edo antzeko etxetresnarik erabili.
  • Ingurunea zaindu eta errespetatuko da.
  • Egoitzaren mugak ezingo dira gainditu.

 

Edizioa 2018

Konkis Pirata
 
konkis-pirata

04/04 - 04/06 -  goizez: 9:30 - 13:30

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako jarduera

 
Izen ematea

03/13 - 03/16

Plaza mugatuak
40 gazte / 6 boluntario

 

Intereseko informazioa

  • Izen-ematea martxoaren 13ik 16ra egingo da. Izen-ematearen ordena errespetatuko da, 40 plazak bete arte.
  • Gazte bakoitzak 2 lagunen izen-ematea egin ahal izango du, eta horretarako baimena izan beharko dute.
  • Bilera gurasoekin: martxoaren 23an, 19:00etan, Saindua Gaztelekuan.
  • Taldeak antolatzea: Martxoaren 19tik 22ra.

 

 

Dokumentu deskargatu