Web edukia bistaratu

KONKIS Aiako Harria

GAZTERIAren proiektua

Gazteria Arloak Aste Santuko oporraldirako KONKIS Aiako Harria antolatu du, Saindua Gaztelekuko hezitzaileen eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren laguntzarekin.

Konkis Aiako Harria

Oro har, jarduera hauen bitartez honako helburuak lortu nahi dira:

  • Oporraldian hiriko gazteei aisialdirako alternatiba hobea eskaintzea.
  • Aisialdiko hezitzaileen bitartez esperientzia paregabea bizi eta sentitzeko aukera eskaintzea, pedagogia intentsiboen bidez.
  • Gazteak jardueren antolaketan inplikatzea.

 

Jarduera

Telebistako “El conquistador del fin del mundo” saio ezagunaren antzeko sistematika erabiliz, taldekako lehiaketa egingo da.

Programa honen bidez, 12-16 urteko Hondarribiko neska mutilek, eskaintzen zaien jarduera ludiko hezigarrian parte hartu ahal izango dute, beraien partaidetza aktiboa bermatuz eta autonomia pertsonala indartuz. Saindua Gaztelekuko eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuko hezitzaileak eta gazte boluntarioen esku-hartzearen bidez antolatuko da.

 

Ibilbidea

Aiako Harria Parke Naturalean kokatua dagoen Arritxulo Aterpetxean egingo da.

 

Parte-hartzaileentako arauak

  • Debekatuta izango dituzte mugikorrak eta bestelako gailu elektronikoak.
  • Dutxetarako, arratsaldeko ordutegi finko bat ezarriko da.
  • Ordu libreetan ezingo da etxe barruan egon.
  • Probatik kanpo ekarritako janaririk ezingo da jan.
  • Ezingo da erre.
  • Gazte bakoitzarentzat gutxieneko elikadura ezarriko da, eta elikadura hori errespetatu beharko da.
  • Hezitzaileek gaueko txandak egingo dituzte.
  • Parte-hartzaile, laguntzaile eta hezitzaile oro errespetuz tratatuko da.

Etxean

  • Egunez ezingo da logeletara sartu.
  • Logeletara ezingo da kaleko oinetakoekin sartu.
  • Ura eta paperaren arrazoizko erabilera egingo da.
  • Ezingo dira ile-lehorgailuak, plantxak edo antzeko etxetresnarik erabili.
  • Ingurunea zaindu eta errespetatuko da.
  • Egoitzaren mugak ezingo dira gainditu.

 

Edizioa 2019

Konkis Aiako Harria
 
Konkis Aiako Harria

04/15 - 04/17 -  goizez: 9:30 - 13:30

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako jarduera

 
Izen ematea

03/26 - 03/30

Plaza mugatuak
40 gazte / 6 boluntario

 

Intereseko informazioa

  • Izen-ematea martxoaren 26ik 30ra egingo da. Izen-ematearen ordena errespetatuko da, 40 plazak bete arte.
  • Gazte bakoitzak 2 lagunen izen-ematea egin ahal izango du, eta horretarako baimena izan beharko dute.
  • Bilera gurasoekin: apirilaren 5ean, 19:00etan, Saindua Gaztelekuan.

 

 

Dokumentu deskargatu

 
Aurreko edizioak

Konkis 2018

KONKIS-PIRATA TXANGOA

2018

Ikusi 2018ko edizioa