Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

2020ko Kirol Arloko Dirulaguntzen deialdia

Eskatzaileak

Dirulaguntza hauek eska ditzakete Hondarribiko irabazizko helbururik gabeko kirol klubak eta elkarteak; hala nola, Hondarribiko ikastetxeak eta ikastetxeetako guraso elkarteak.

 

Xedea

Kirolaren sustapenerako lehiaketa bidezko deialdia zabaltzea.

Dirulaguntza lerroak hauek dira:


1) Ohiko dirulaguntzak Hondarribiko kirol klub eta taldeen ohiko egiturazko garapenei.
2) Hondarribiko ikastetxeei eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egitura berezien sormen eta garapenerako.
3) Kirol ekintza bereziak antolatzeko dirulaguntza:
a) Kirol jarduera bereziak antolatzeko.
b) Maila absolutuan, nazioarteko izaeradun kirol txapelketa ofizialetan parte hartzeko.

 

Zenbatekoa

Emango diren dirulaguntzen kopurua 159.500,00 eurotakoa izango da, gehienez.

 

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Azaroaren 30ean amaituko da.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Dirulaguntza eskaera normalizatua, eranskinetan datorren A eredua, beteta.
  • Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
  • Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
  • Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste  administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.
  • Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoaren jatorrizkoa.
  • Proiektu, programa edo jarduerari dagozkion diru-sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZOHARRA: COVID 19 DELA ETA HITZORDUA ESKATU BEHAR DA BAZ-en  EDOZEIN IZAPIDE EGITEKO. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa

 

Online Tramitazioa