Web edukia bistaratu

Jai Nagusietako argazki lehiaketa 2018

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2018ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:

 

Partaidetza

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

 

Gaia

Libre - Hondarribiko Udalerrian.

 

Modalitatea

Argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean.

 

Lanak eta aurkezpena

Partaide bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake saritu edota argitaratu gabeak.Ezinbesteko neurria: 20 x 30 zmtro. (printatutako azalera) eta markorik gabe.

Lanaren atzekaldean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berdinak.

Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea,N.A.N.renfotokopia eta telefonoa idatziko dira.

Lanak norberak eramanda edo postaz nahiz mezulari bitartez bidalita honako helbide honetara eraman ahal izango dira:

  • Hondarribiko Udala – BAZ (Biztanle Arreta Zerbitzua)
    Kale Nagusia, 20. Hondarribia (Gipuzkoa)

Gutunazalean adierazi beharko delarik:

  • "2018ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketa", 2018ko ekainaren 29ko 13:30 orduak baino lehen.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Erakusketa

Aurkeztutako argazkiak (guztiak edo Udalak aukeratutako batzuek) erakutsiko dira Arma Plaza lnterpretazio Zentruan,abuztuaren 27tik irailaren 16a bitarte.

 

Sariak

  • 1. saria: 500 €
  • 2. saria: 400 €
  • 3. saria: 300 €

Sari hauei dagokien P.F.G.Z. kenduko zaie.

 

Saria banaketa

ai Nagusietan egingo da.

 

Oharrak

  • Udalak web orrian berak hala nahi gabe gerta litezkeen aldaeren berri emango du.
  • Saritutako argazkiak argitaratu edo erakusketan azaltzeko Udalarenak izango dira, guztietan horien egileak aipatuko direlarik, eta egileek lan osoaren jabeak direlako ardura hartuko dutelarik.
  • Aurkezten diren lanen neurriak, oinarrietan eskatutakoak izango dira. Hala izango ez balitz, ez dira erakusketan jarriko.
  • Lehiatzaile bakoitzak saribat besterikezingo du jaso.
  • Saritutako argazkien jabea Udala izango da.
  • Lehiatzaileek  baimena  eman  beharko  dute,  antolatzaileen  iritziz  merezi duten  lan  guztiak argitaratzeko.
  • Antolatzaileek ahalik eta hobeki zainduko dituzte argazki hauek, baina hondatu edo galduko balira, ez lukete inolako erantzunkizunik izango.
  • Lanak,Udal BAZeko bulegoetatik (Kale Nagusia, 20 - behea) jaso ahal lzango dira irailaren 25etik 29ra, eguerdiko 12:ooetatik 13:ooera. Aipatutako epean jasotzen ez diren lanak ulertuko da uko egiten dietela.
  • Lehiaketa honetan parte hartzearekin,baldintza hauek erabat onartutzat ematen dira.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako  lanak saria jasotzeko  behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

 

Informazio gehiago