Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Itzulia 2021 Hondarribian!
Apirilaren 8an eta 9an, 2021eko Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Hondarribiko kaleetatik igaroko da, eta bi egun horietan ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan eragina izan dezake.
Oro har, mozketak izango dira lasterketaren ibilbidetik doazen edo igarotzen diren kaleetan.
Aparkatzeko debekuak eta trafikoan eraginak

Apirilak 7

Ramon Iribarren Kaleko 6. zenbakian egongo den helmuga muntatzeko lanak direla eta, zirkulazioa itxita egongo da kale horretan 18:30etik aurrera, eta Lur Gorriko autobus-geltokian eragina izango du.

Trafikoa Minatera kalera desbideratuko da.

Apirilak 7, 8 eta 9

Apirilaren 7an, 8an eta 9an ezin izango dira autoak eta motorrak aparkatu honako kale hauetan:

  • Bernat Etxepare kalea.
  • Zuloaga kalea.
  • Bentako aparkalekua. Anbulategiaren atzealdean.
  • Itsasargi kalea.
  • Foru kalea. Bi zentzutan.
  • Ramón Iribarren pasealekua. Arrokako biribilgunetik hondartzako aparkalekuko sarreraraino.
  • Europa Ibilbidea.
  • Minatera. Kirol kaiatik Europa Ibilbideraino.

Pelotoiaren 1. igarotzea

  • 16:00etatik 17:00etara, auto-ilarak izango dira. Saihesbidean (GI3440), aireportuko errepidean (N.638), Amute, Mendelu.

Pelotoiaren 2. igarotzea eta helmuga:

  • 17:00etatik 19:00etara auto-ilarak izango dira hiriaren sarreran, Amuteko biribilgunetik, Ramon Iribarren pasealekura bitarte, higunetik pasatuz.
  • Hiritik irteteko zirkulazioa Kostako errepiderantz desbideratuko da.
  • Helmuga Ramon Iribarren pasealekuan dagoenez, zirkulazioa itxita egongo da 19:00ak arte, desmuntatzeko lanak direla eta.
  • Lur Gorriko autobus-geltokian eragina izango du.

Etapa

5. etaparen irteera

  • 12:30etik 13:30era, Ramon Iribarren pasealekuko 6. zenbakian, 5. etapari irteera emango zaio.
  • Trafikoa moztuta egongo da kalearen zati horretan.
  • Minatera kaletik desbideratuko da.
  • Lur Gorriko autobus-geltokian eragina izango du.
  • 13:15etik 13:45era, auto-ilarak izango dira.

Etapa 5