Web edukia bistaratu

Inguru naturala

Ezagut ezazu hiriaren inguruan dugun egundoko aberastasun naturala. Mendia, itsasertza, hondartza, padurak. Bost minutu eskasera duzun ondare naturala.

 

Jaitzubiako padurak: Bidasoa/Plaiaundi estuarioko ekosistema naturala

Gipuzkoan diren padura-inguruen adibiderik behinena da. 70 hektarea baino gehiagoko hedapena du, eta balio ekologiko handikotzat jotzen da hezegune paregabe eta baliotsu hau hartzen duen inguru naturala. Hegazti migratzaileentzat babesgune garrantzitsua da, eta 250 espezie baino gehiago behatu izan dira. Ornitologoen paradisua da. 

Jaitzubiako padurak

Jaitzubiako padurak

Jaitzubiako padurak

 

Jaizkibel mendia

Natura 2000 Sarean sartuta dago. Ingurune natural berdingabe honetan monumentu megalitikoak (trikuharri eta harrespilak), aparteko formazio geologikoak, hareharrizko kala lasaiak eta bioaniztasun handiko paisaiak topatuko ditugu. 

Jaizkibel mendia

Jaizkibel mendia

Jaizkibel mendia

 

Hondartza, Kirol-kaia eta Arrantza-portua

Harea fineko hondartza ingurune lasaian, segurua eta iristeko erraza, itsas-jarduera eskaintza anitzaz goza dezakegu bertan.

Euskal kostaldeko arrantzontzidi garrantzitsuenetakoa babesten du. Arrantzaleek arrantza egiteko modu iraunkor eta tradizionala mantentzen dute.

Hondartza

Puerto de Refugio

Playa

 

Xendak: Talaia, Higerreko Faroa

Jaizkibel mendiak aberastasun geologiko handiko unibertsoa jartzen du ibiltarien oinetan, itsasoa etengabe lagun dela. Talaia xenda (GR-121) kostaldeko ibilbidea da eta hareharrizko formazio berezi-bereziak esploratzeko aukera ematen digu.

Abenturazale handienentzat, Hondarribia da penintsula zeharkatzen duen ibilbide luzeenetako baten hasiera edo amaiera puntua: Transpirenaica (GR-11).

Senderismo

Faro de Higer

Faro Higer

Faro Higer

Faro de Higer

Talaia bidea