Informazioa eta memoriak
XVIII. mendeko Zuloaga Etxe eraberrituan dago kokatuta Udal Liburutegia. Instalazioan 160 postu daude, horietako gehienak irakurketara bideratuak.
Hauek dira zerbitzu azpimarragarrienak:
- Hemerotekaren kontsultarako gunea
- Haur Liburutegia eta “Haur Txokoa”, txikienentzako atsegingarri izan dadin girotua.
- Bideoteka eta Komikiteka
- Irakurketa Aretoa
- Lanen biltokia eta Udal Agiritegia
- Bordari Funtsa
- Erabiltzaileentzako eskuragarri dauden 20 ordenagailu
- Ekitaldietarako erabilera anitzeko Aretoa
Hondarribiko Udal Liburutegia 1986an jarri zen martxan, eta aldi labur baterako behin-behinean Itsas Etxean kokatu bazen ere, 1990ean gaur egun kokatuta dagoen eraikinean ezarri zen.
XVIII. mendeko jauregi barrokoa da Zuloaga Etxea, eta Pedro Ignacio de Zuloagak eraiki zuen. Fatxadako armarria Pedro Ignacio de Zuloagaren lau abizenek osatzen dute. Lehena Zuloaga bera, bigarrena, berriz, Moyua: lehenengo eremuan gaztelu bat ageri da, eta bigarrenean bi oilar. Hirugarren laurdena Casadevante abizenarena da, hiru lehoi koroadun, eta laugarrena Bidaurre abizenarena, zilarrezko gaztelu bat. 1794an Frantziako gudarosteek etxea suntsitu eta arpilatu zuten, kanpoko hormak soilik utzita. Sofía Manso-k berreraiki eta zaharberritu zuen.
1982an eraikin zatiezinaren erdia Pilar Céspedes y Manso-k (bere ama Carmen Baillo y Manso-rengandik oinordetzan hartu zuen) eman zuen doaintzan, erabilera publikoa izateko baldintzarekin.
1986an Udal Liburutegia sortzeko proposamena egin zuen Udalak. Urte horretan bertan, eraikin zatiezinaren beste erdia erosi zion Udalak Rafael de Alvarez (Cerveraleseko markesa) eta bere emazte Luisa Baillo Manso-ri.
Urteko memoriak
- Hemerotekaren kontsultarako gunea
- Haur Liburutegia eta “Haur Txokoa”, txikienentzako atsegingarri izan dadin girotua.
- Bideoteka eta Komikiteka
ZULOAGA ETXEA
Kale Nagusia 8
Hondarribia
- Katalogoaren kontsulta
- Katalogo Kolektiboaren kontsulta
(Euskadiko Udal Liburutegi guztiak) - Liburu eta argitalpenen mailegua
- WiFi publikora sarbidea
- Automailegatzea (laster jarriko da martxan)
- Astelehenetik ostiralera:
- 9:00 – 13:30 eta 16:00 – 20:00.
- Larunbatetan: 9:00 - 13:30.
- Garai berezietan (azterketak, unibertsitatera sartzeko probak, oposaketak, etab.), eta eskariaren arabera, ordutegi horiek zabaldu edo osatzeko aukera izango da.
- Arauak (PDF)