Web edukia bistaratu

2018ko informazio praktikoa

Garraio publikoko zerbitzuak (autobusak eta taxiak)

  • Irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, 23:00etatik aurrera, autobusek Sabino Aranako igogailuaren ondoan Udalak kokatuko duen behin-behineko geltokitik eskainiko dituzte zerbitzuak. Gainerako egun eta ordutegietan Ama Guadalupekoako geltokia izango da linea guztiek erabiliko duten gunea.
  • Irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, 23:00etatik aurrera, taxiek Ama Guadalupekoaren ondoan Udalak kokatuko duen behin-behineko geltokitik eskainiko dituzte zerbitzuak. Gainerako egunetan zerbitzuak ohiko lekutik eskainiko dira.

APARKALEKUAK

Aparkalekuen murrizketa

  • Bentako aparkalekua abuztuaren 31n (ostirala) itxiko da, irailaren 14ra arte.
  • Abuztuaren 30etik (osteguna) irailaren 14ra arte, Minatera Kaleko aparkalekua itxiko da Jaietako barrakak muntatu eta kokatzeko.
  • Abuztuaren 30etik (osteguna) irailaren 3ra arte (astelehena), Zumardia itxita egongo da birgaitze-lanak egiteko eta Gazte Eguna ospatuko delako.

Eskuragarri izango diren APARKALEKUAK

Irailaren 6tik 11era

Mapa Parking

Irailak 8

Mapa parking Guadalupe

Trafiko murrizketak

Alardeko Konpainien entseguak direla eta, 19:30 - 22:30 bitartean ondorengo kaleetan trafiko-murrizketak izango dira:

  • Foru kalea itxita egongo da eta Arrantzale Auzoa eta Itsasargi Kaleko bizilagunek bakarrik sartu ahal izango dute.
  • Zuloaga Kalea eta Bernat Etxepare Kalea trafikorako itxita egongo dira.
  • Gabarrari Kalea trafikorako itxita egongo da.
  • Sabino Arana Kaletik Irun Kalera desbideratuko da trafikoa.

Goizez. 10:30etik aurrera. HAURREN ENTZIERROA.

  • 10:30etik aurrera Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.

Arratsaldez. 18:00etatik aurrera. ERRALDOI ETA BURUHANDIAK.

  • Trafikoa tarteka etengo da 18:00etatik aurrera.

Gauez. 22:00etatik aurrera. KANTINEREN KARROZA.

  • 22:00etatik aurrera Foru Kalea itxiko da eta Almirante Alonso eta Itsasargi kaleko bizilagunek bakarrik sartu ahal izango dute.
  • Zuloaga Kalea eta Bernat Etxepare Kalea itxita egongo dira.
  • Karroza pasatzeko unean Sabino Arana Kaleko trafikoa Irun Kaletik desbideratuko da.
  • Karrozak egingo duen ibilbidearen arabera, 22:00etatik aurrera trafikoa tarteka eten egingo da.
  • 22:15etik aurrera ezingo da Alde Zaharrean sartu.

Goizez. 10:30 - 14:00 bitartean HAURREN DANBORRADA.

  • 10:30etik aurrera Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
  • Haurren Danborrada pasatzeko uneetan trafikoa tarteka etengo da, 11:00etatik aurrera, Mendelu auzoan, Amute Auzoan, Kosta Kalean, Alde Zaharrean eta Portuko auzorako sarbideetan.
  • 12:00ak aldera igaroko da Haurren Danborrada Alde Zaharretik, eta ezingo da bertara sartu.
  • 12:30ak aldera Erraldoi eta Buruhandiak Portu auzora jaitsiko dira, eta tarteka trafikoa etengo da.

Arratsaldez. 18:15 - 22:00 bitartean. SALBEA ETA TANBORRADA.

  • Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
  • 20:00etatik aurrera Foru Kalea itxita egongo da eta Arrantzale Auzoa eta Itsasargi Kaleko bizilagunek bakarrik sartu ahal izango dute.

Goizez. 08:00 - 14:30 bitartean ALARDEAREN OSPAKIZUNA.

  • Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
  • Minasoroeta Kalea eta Damarri Kalea itxita egongo dira.
  • Tximista kaletik Jaizkibel Etorbiderako sarbidea itxita egongo da.
  • Iturri Berriko biribilgunea itxita egongo da, eta ezingo da Harresilanda kalean sartu.
  • Santa Engraziako biribilgunea itxita egongo da, eta ezingo da Harresilanda kalean sartu.
  • Baserritar Etorbidea eta Jaizkibel Etorbidea arteko biribilgunean (Kopa) ez da Jaizkibel Etorbidera sartzen utziko.
  • Baserritar Etorbideko trafikoa Masti kaletik desbideratuko da.

Arratsaldez. 17:00 - 21:00 bitartean ALARDEAREN OSPAKIZUNA.

  • Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
  • Alardea Portuko Auzotik igarotzen ari denean ezingo da Kale Nagusirantz sartu.
  • Baserritar Etorbidea eta Jaizkibel Etorbidea arteko biribilgunean (Kopa) ez da Jaizkibel Etorbidera sartzen utziko.
  • Baserritar Etorbideko trafikoa Masti kaletik desbideratuko da.
  • Tximista kaletik Jaizkibel Etorbiderako sarbidea itxita egongo da.
  • Iturri Berriko biribilgunea itxita egongo da, eta ezingo da Harresilanda kalean sartu.
  • Trafikoa Gabarrari kaleko biribilgunean etengo da eta ezingo da San Juan de Dios biribilguneraino iritsi.
  • Sabino Arana Kalea trafikoarentzat itxiko da.
  • Foru Kaleko biribilgunean etengo da trafikoa, eta ez da utziko Itsasargi Kalera eta Zuloaga Kalera pasatzen.

Goizez. 11:45 - 14:00 bitartean SOKAMUTURRA.

  • Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.

Arratsaldez. 17:00etatik aurrera ERRALDOI ETA BURUHANDIAK.

  • Tarteka trafikoa etengo da 17:00etatik aurrera.

Goizez. 09:00 - 12:30 bitartean MEZA.

  • 9:00etatik aurrera Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.

Egun osoan zehar, BASERRITAR EGUNA dela eta.

  • Zumardiaren inguruetan trafikoa tarteka etengo da.
  • Ezingo da San Juan de Dios biribilgunetik Damarri Kalerantz sartu. Garraio publikoa soilik pasako da bertatik.
  • Ezingo da Santa Engraziko biribilgunetik Damarri Kalerantz sartu. Garraio publikoa soilik pasako da bertatik.