Web edukia bistaratu

Informazio-batzordeak

Udalbatzaren erabakien mendeko gaien azterketak, txostenak edo kontsultak egitea dute xede batzordeek, bai eta Alkatearen, Tokiko Gobernu Batzordearen eta beren jardun-eremuarekin lotutako gaien ordezkari diren zinegotzien segimendua egitea ere.

Korporazioan ordezkariak dituzten talde politiko ezberdinen arteko proportzionaltasunari egokitutako osaera izango dute batzordeek.

Udalbatza

 

Udalherri Batzordea

Hirigintza-planifikazioa eta segurtasuna bezalako gaiak jorratuko ditu batzorde honek, eta bai ingurumena zaintzera nahiz hiriko turismoa eta ekonomia sustatzera bideratutako politika eta esku-hartzeak ere.

Honako arlo hauen inguruko gaiak landuko ditu batzorde honek:

Une honetan, pertsona hauek osatzen dute batzordea:

Txomin Sagarzazu Ancisar jauna
batzordearen erantzule politiko gisa

 

Udala Batzordea

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezkoak diren arloen inguruko plan estrategikoak jorratzen dituen lantaldea da. Besteak beste, gizarte-zerbitzu, kultura eta kirolaren sustapenaren eta euskararen erabileraren dinamizazio eta sustapenaren moduko arloen inguruko planak gauzatuko ditu.

Honako arlo hauek hartzen dute parte batzorde honetan:

Honako arlo hauek hartzen dute parte batzorde honetan:

Arantxa Berrotaran Otegui andrea
batzordearen erantzule politiko gisa

Herritarrak Batzordea

Udaleko baliabide eta zerbitzuak optimizatzeko egiten du lan Udaletxeko Batzordeak. Barne-baliabideak optimizatuz, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea du helburu.

Langileria eta Antolamendu Sailarekin erlazionatutako gaiak jorratuko ditu Udaletxeko Batzordeak.

Une honetan, pertsona hauek osatzen dute batzordea:

Juan M. Altuna Muñoa jauna
batzordearen erantzule politiko gisa

 

Ogasun, Ondare eta Kontuen Batzorde Berezia

Udaleko tasen, udaletxearen kontu orokorren, kreditu-aldaketen eta Udalaren urteko aurrekontuen onespenaren segimendua egiteaz arduratzen da batzorde hau.

Une honetan, pertsona hauek osatzen dute batzordea:

Juan M. Altuna Muñoa jauna
batzordearen erantzule politiko gisa