Web edukia bistaratu

Inauterietako Karroza eta Konpartsen lehiaketaren oinarriak

Hondarribiko Udalak 2018ko "Inauterietako karroza eta konpartsen lelhiaketa" antolatu du. Ondorengo oinarriak ditu lehiaketa honek:

 

Parte hartzaileak

Edonork edo edozein taldek har dezake parte, adina edo nazionalitatea edozein izanik ere.

Konpartsak

Ez dago gutxieneko neurririk, ez eta derrigorrezko baldintzarik ere. Lau talde handitan banatzen dira:

  • A taldea: pertsona bakarrak
  • B taldea: 2 eta 5 lagun bitartean
  • C taldea: 6 eta 15 lagun bitartean
  • D taldea: 15 lagun baino gehiago. Lehiaketan gehienez D taldeko 15 konpartsak parte hartu ahal izango dute, Hondarribiko taldeak lehentasuna izango dutelarik.

D talde honetan ondorengo banaketa egingo dugu:

Hondarribiko D taldeak

Hondarribian erroldatutako talde antolatuak eta parte hartzaileen gutxieneko %71 Hondarribian erroldatuak edo Hondarribian jaiotako lagunek osatzen duten talde ez antolatuak.

Hondarribikoak ez diren D taldeak

Egoitza soziala Hondarribian ez duten talde antolatuak edota partehartzaileen %70 edo gutxiago Hondarribian sortuak edo erroldatuak dituzten taldeak.

Karrozak

Ez dago ez derrigorrezko baldintzarik neurriari dagokionez, ibilgailu baten gainean egina edo atoian eramana izan daiteke; soinu ekipoa izan dezake eta sua edo elektrizitatea duten karrozetan su-itzalgailu bat eraman beharko da.

 

Izena emateko

Hondarribiko Udaletxeko BAZ bulegoan eman behar da. Epea 2018ko urtarrilaren 24an bukatzen da, 13:30ean.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Epaimahaia

Epaimahaiko kideak Hondarribiko Udaleko ordezkariek eta Hondarribiko eragile kulturalek osatuko dute.

 

Epaimahaia

Epaimahaiak ondoko ezaugarriak kontutan hartuz: Originaltasuna, Aurkezpena, Giroa (umorea, musika, etab.), ondorengo sari bereziak emango ditu:

  • A talde onenari garaikurra eta 150,00 €
  • B talde onenari garaikurra eta 200,00 €
  • C talde onenari garaikurra eta 300,00 €

 

  • Hondarribiko D talde onenari garaikurra eta 800,00 €
  • Hondarribiko 2. D talde onenari 600,00 €
  • Hondarribiko 3. D talde onenari 400,00 €

 

  • Hondarribiko karroza onenari garaikurra eta 800,00 €
  • Hondarribiko 2. karroza onenari 600,00 €
  • Hondarribiko 3. karroza onenari 400,00 €

Hondarribikoa ez den D talde onenari (karroza izan ala ez) garaikurra eta 800,00 € (Sari bakarra).

Sari hauetaz gain, Hondarribiko Udalak konpartsen eta karrozen parte hartzea sustatzeko asmoz konpartsa bakoitzari (A, B, C, D taldeei) parte hartzeagatik saria emango dio. Kopuruak Udalak jartzen ditu horretarako aurrekontuetan onartu den kopuruaren baitan, eta talde bakoitzaren ezaugarrien arabera, alegia: karroza edo konpartsa den, partaide kopurua, argiztapena, musika, emanladia, dantza, parodia...e.z. Epaimahaiak gutxiengo ezaugarriak betetzen ez dituen taldea sari gabe utzi edota zenbatekoa aldatu ahal izango du.

Ez da sarituko lehiaketan izenik eman ez duen karroza edo konpartsarik.

 

Epaia eta sari banaketa

Lehiaketaren emaitzak 2018ko otsailaren 12an arratsaldeko 19:30ean udaletxeko Areto Nagusian gauzatuko den ekitaldian emango dira jakitera. Bertan saridunei garaikurrak emango zaizkie.

 

Besterik

  • Saritua izateko ezinbestekoa izango da parte hartzen dutenek inauteriko igandean zehaztuko den ibilaldia egin dezaten.
  • Ekitaldiak ahalik eta azkarren egun daitezen, konpartsa bakoitzak ordezkari bat izendatuko du eta hau arauak betetzeaz arduratuko da. Gainera berarekin harremanetan egoteko telefono mugikor baten zenbakia eskainiko digute.
  • Konpartsa bakoitzaren partizipazioa esleitzen zaien ordenaren arabera izango da.
  • Esleipena zozketaz egingo da, urtarrilaren 26an, eguerdiko 13:30ean Udaletxeko Areto Nagusian.
  • Lehenbizi egoitza soziala Hondarribian duten konpartsak aterako dira, eta ondoren gainontzekoak. Ondorioz 2 zozketa egingo dira.
  • Konpartsak (A, B, C eta D) igandean, otsailaren 11an, goizeko 10:30etan San Juan de Diosen bilduko dira. Desfilea Arma Plazatik abiatuko da.
  • Aurtengo ibilbidea ondorengoa izango da: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Bernat Etxepare eta Zuloaga kalea (zozketa egunean ibilbidea baieztatuko da).
  • Erakunde beraren izenean ezin izango da karroza bat baino gehiago aurkeztu.
  • Parte hartu nahi duten konpartsen partaideek, gai berbera adierazi beharko dute. Karroza, konpartsa edo talde bakoitzak kartel bat bere izenarekin eraman beharko du epaimahaiak jakin dezan zein den bakoitza.
  • Talde bakoizak musika bakar bat eramango du, soinu ekipoak gehienez 1.500 W izango ditu eta konpartsara zuzendua jarrita egon beharko du beste konpartsei enbarazurik ez egiteko.
  • Debekatuta dago konpartsa edo karrozan publizitatea egitea.
  • Sariak jaso ahal izateko kontu korronteko jabea den agiria ekarri beharko da. Sari hauei dagokien PEFZ kenduko zaie.

 

Azken araua

Lehiaketan parte hartzeko izena emateak berekin du arautegi hau onartzea. Epaimahaiaren eskumena da lehiaketa honetan sortu daitezkeen arazoen gaineko erabakia hartzea.

 

Informazio gehiago