Web edukia bistaratu

Inauterietako Erakusleihoen lehiaketan izena ematea

Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza sailak "2018ko Hondarribiko Inauterietako VIII. Erakusleiho lehiaketa" antolatu du, gure merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko eta dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko.

Deialdia

Maila bakarra "2018ko Inauterietako Eraskusleihoa".

Lehiaketan Hondarribian publikoari irekiak diren saltoki guztiek har dezakete parte, baldin eta erakusleihoa badute.

Izenematea

Izenemate orria bete beharko dute Udaletxeko Biztanleen Arreta Zerbitzu (BAZ), bulegoan. Izenematea doakoa da eta onarpen epea 2018ko urtarrilaren 29an 09:00etan irekiko da, eta otsailaren 4an 13:00etan itxiko da. Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemate orri guztiak gutxietsita geldituko dira.

Lehiaketan parte hartzen dutela egiaztatzeko ezaugarri bat emango zaie izena emandako saltokiei, eta erakusleihoaren toki ikusgai batean jarri beharko dute. Akreditazio hau ez badago partehartzeilea lehiaketatik kanpo geratuko da.

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Lehiaketaren garapena

Garatutako gaiak inauteriaren giroarekin izango du zerikusia, eta askatasun osoa izango du teknika eta estiloari dagokionez.

Erakusleihoek 2018ko otsailaren 5etik 13ra egon beharko dute lehiaketarako aurkeztutako dekorazioarekin, biak barne, eta establezimenduek hala badute aurreko eta ondorengo egunetan ere bai.

Epaimahaiaeta kalifikazio irizpidea

Erakundeak epaimahai kideak izendutako ditu, eta gaiari buruzko gaitasuna izango dute.

Epaimahaiak ebaluatzeko garaian ondoko ezaugarriak hartuko ditu kontuan:

  • Diseinua.
  • Sormena.
  • Irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena.

Epaimahaiak balorazioa egiteko establezimenduak bisitatuko ditu, eta puntuaketa 1etik 5era bitartekoa izango da. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2018ko otsailaren 12an jakinaraziko da emaitza.

Lehiaketaren parte-hartzaileek ezin izango dute epaimahaian parte hartu eta berariaz onartu beharko dituzte oinarriak.

Saria

Hiru sari emango dira:

  • 1.saria: 450,00 €.
  • 2.saria: 300,00 €.
  • 3.saria: 200,00 €.

Parte-hartzaile guztiek parte hartu dutela egiaztatzen duen diploma bat jasoko dute.

Sariak jaso ahal izateko kontu korronteko jabea dela dioen agiria ekarri beharko da. Sari hauei dagokien PEFZ kenduko zaie.

Sariak ezin izango dira partekatu bi establezimendu edo gehiagoren artea.

Sari banaketa 2018ko otsailaren 12an egingo da Udal Areto Nagusian 19:30ean hasiko den Inauterietako sari banaketa ekiltaldian.

Onarpena

"2018ko Hondarribiko Inauterietako VIII. Erakusleiho lehiaketa" parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Informazio gehiago

 

Deskargatu dokumentuak