Web edukia bistaratu

Hondarribiko leinuak eta abizenak

Linaje

Kulturaren sustapena, Udal Agiritegiko Udal Zerbitzuak duen berezko ekintzen artean dago, funtsezko helburu batekin: Hondarribiko historiaren inguruko ikerketak bultzatu eta indartzea.

Horren inguruan, genealogiari buruzko hainbat ikerketa argitaratu ditugu, Fermin Olaskoaga Ortiz idazle hondarribiarrak sortutakoak. Ikerketa hauek Hondarribiko familia askoren erroak berreraikitzen laguntzen dute eta, ondorioz, gure hiriko historiaren inguruko informazio ugari ematen digute.

Argitalpen digital honetan gauzatzen den proiektua, ikerketa historiko zorrotz eta arretatsu baten emaitza da, agiritegietako dokumentu ugariren ikasketa ordu (urte) asko behar izan dituena eta bibliografia espezializatua erabili duena.

Leinu bateko burutzat hartzen den pertsona aukeratu eta, modu ordenatu eta jarraitu batean garatzen da zuzeneko ondorengoen arteko erlazioa. Batzuetan, abizenaren jatorria testuinguruan kokatzeko asmoz, abizena Hondarribira sartu zuten pertsonen arbasoekin hasten da, pare bat belaunaldi atzerago begiratuz. Pertsona hauekin hasiz, haien ondorengo guztiak garatzen dira, bai Hondarribikoak eta baita beste lekuetako familia hauen ondorengoak ere. Logikoki, bere oinordeko guztiek dute abizen berdina; gizonezko oinordekoa bada, lehenengo abizena izango da eta emakumezko oinordekoa bada, bigarrena.

 

Leinuen aukeraketa, abizenak aukeratzeko ondorengo irizpideak kontu hartuz burutu da:

  • Hondarribiko jatorrizko abizenak, bertako oinetxeetan jatorria dutenak edo bertan sortu direnak, adibidez, Arsu, Berrotaran, Fuenterrabía, Justiz... 
  • Jatorria beste udalerri batean duten abizenak, baina Hondarribian oinetxeak dituztenak, adibidez, Casadevante, Ubilla, Zuloaga...
  • Jatorria beste leku batean izan arren, gure hirian grafia aldaketak jasan dituztenak, hortaz, hein batean jatorria hirian bertan dutela kontsideratzen direnak. Adibidez, Higos, Iridoy, Tife...
  • Hondarribiko alkatearen edo epaile arruntaren aurrean kaparetasuna eta odolezko noblezia frogatu zuten pertsonen arbasoen abizenak, adibidez, Berra, Elduayen, Iza, Lazcanotegui, Lecuona, Olaizola, Oronoz, Sagarzazu, Sorondo…
  • Jatorria Euskal Herrian ez izan arren, gure hirian 200 urtetik gora daramatzaten abizenak, eta ondorioz  hiriaren nolabaiteko parte direnak, adibidez, González, Ortiz, Pérez, Ramery...
  • Aurreko irizpideak betetzen ez dituzten abizenak, baina hirian oso integraturik daudenak eta Hondarribian ondorengo asko dituztenak, adibidez, Lapiz, Virto...

Kontuan hartu behar da leinu hauek, askotan, ustez Irunen jaioak diren pertsona ugaritan azaltzen direla, benetan, Jaitzubian jaioak direnean. Jaitzubia Hondarribiko eskumenaren barnean dagoen auzoa da, eta 1880. urtera arte, auzo honen zati handi bat Irungo Junkaleko Andre Maria Parrokiari zegokion. Gertakizun honen adibide dira kasu askotan, Berrotaran, Aguinaga eta abar.

 

Orain arte garatutako abizenak

Leinu hauek aurkezpen bikoitza dute. Lehen zatia belaunaldiek garatutakoa da, eta bigarrena, familiek garatutakoa, leinu berdinak eskematikoki azalduz. Hori dela eta, bi zatiek eduki berdinak dituzte.

Lehen zatian, pertsona bakoitzak zenbaki esklusibo bat dauka. Honek (sigue) hitza badarama, bere azpian eta pertsona zenbaki berdinarekin azalduko diren ondorengoak dituela esan nahi du. Beste alde batetik, pertsona batzuen izenaren ondoren parentesi artean dauden pertsona izenek,  haien arbasoenak direla esan nahi dute, hurbileneko belaunaldietatik hasita. Lehena aita edo ama izango da, bigarrena aitona edo amona, hirugarrena birraitona edo birramona, eta horrela hurrenez hurren.

Bigarren zatian, pertsona bakoitzaren aurrean dauden zenbakiek leinuko lehenengoari dagokionez belaunaldi gradua zein den esan nahi dute.

Azkenik, bizirik dauden pertsonen jaiotze edota ezkontza datak enkriptaturik daudela erreparatu dezakegu, datu horiek babesteko, beraz, ez dira eskuragarriak.

 

Eduki publikatzailea

 

Alcain

Oso abizen zaharra da, Alcaingo Santa Maria toponimoari lotutakoa. Izendapen horixe izan zuen antzina Gabiriak, Gipuzkoako Goierrin kokatuta dagoen landa-udalerriak.

 

Casadevante

Casadevante oso abizen zaharra da eta XVII. mende erdialdera arte ia esklusiboki Hondarribikoa. Posible da jatorriz gaskoia izatea.

 

Elduayen

Elduayen abizenak, izen bereko herrian zegoen oinetxe primitibotik hartu zuen seguruenik bere izena, gaur egun, ofizialki Elduain izena duena.

 

Higos

XVIII. mende erdialdean Hondarribian itxuraldatu zen abizena da Higos. Jatorrizko forma Figols zen, Hondarribia eta Irunen Guibolz, Figole eta Figos formak hartu zituena, Higos bilakatu zen arte.

 

Iridoy

Iridoy Hondarribian eta Irunen ia esklusiboki garatu den abizena da. IHIDOY edo DIHIDOI abizen originalaren deformazio bat da, jatorria Béhorléguyn duena (Behe Nafarroa).

 

Olaizola

Olaizola es el nombre de un caserío o casa solar y, a su vez, también es un apellido cuyo origen se encuentra en el valle de Oiartzun y su antigüedad se remonta a mediados del siglo XV.

 

Olascoaga

Oso abizen zaharra da eta izen bereko oinetxe primitiboan du bere jatorria, dudarik gabe. Aia herrian kokatzen da, Orio eta Zarautzen artean, Gipuzkoan.

 

Oronoz

Oronoz oso abizen zaharra da, geografia osoan oso zabaldua dagoena. Hala ere, argi dago haren jatorria Oronoz-Mugairi dela, udaletxearen kokalekua edo Nafarroako Baztango Bailara.

 

Sagarzazu

Hondarribiko abizen nagusietako bat. Oiartzungo bailaran du jatorria seguru asko, XV. mende amaieratik dokumentatuta dagoen lekuan.

 

Susperregui

Susperregi, Oiartzualdean oso ugaria den abizena izan arren, heraldista eta genealogistentzat hain da ezezaguna, aipatu ere ez dutela egiten.

 

Virto

Virto abizenaren jatorria, Nafarroako leinukotzat jotzen dute batzuek, oinetxea Berako udalerrian duelarik, Nafarroan.