Web edukia bistaratu

Hondarribiko borondatezko lankide gazteentzako bekak

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloak bekak emango ditu Hondarribiko gazteen sentsibilizaziorako, garapenean laguntzeko ekintzetarako eta herri eta kultura ezberdinen arteko solidaritate-kultura sustatzeko asmoz.  Aukeratutako pertsonek garatzen ari diren herrialdeetan lankidetza-ekintzak burutzen parte hartuko dute.

 

Norentzat

18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, jatorriz hondarribiarrak edo eskaera egin den egunean gutxienez Hondarribian 5 urtez erroldatutakoak, eta GKE batekin inolako lan-harremanik ez dutenak.

Hautagaiak aukeratzerakoan honakoak izango dira kontuan:

  • Kasu bakoitzarekin lotutako titulazio profesional edo akademikoa izatea edo espezialitate horietako ikasketak egiten ari izatea. 
  • Landuko den plana. 
  • Garapenerako lankidetzan ezagutza eta esperientzia izatea. 
  • GKE batean borondatezko lanetan parte hartu izana. 
  • Gazte-elkarteetan edo gizarte onurako bestelakoetan parte hartu izana. 
  • Euskararen ezagutza. 
  • Lehentasuna izango dute aurkeztutako proiekturako aurrez ezein erakunde edo elkarteren bekarik jaso ez duten gazteek. 

 

Zenbatekoa

Bekaren zenbatekoa egindako gastu errealen proportzionala izango da, eta gehienezko zenbatekoa 1.500,00 €-koa izango da.

 

Epea

2016ko ekainaren 23ra arte.

 

Diru-laguntzen eskaera eta kontzesiorako prozedura

  • Eskaeraren inprimaki ofiziala behar bezala bete eta sinatua. 
  • NANaren fotokopia. 
  • Curriculum vitaea: 
    • Gizarte Segurantzak luzatutako Lan Bizitzaren Agiria. 
    • Argudiatutako merituak ziurtatzeko dokumentuak.
  • GKEak eta Tokiko Erakundeak (joatekoa den herrialdekoak) luzatutako bermea, pertsona horrek GGKE horretarako lankidetzan aritzearekin adostasuna adieraziz, eta burutuko dituen lanen plangintza edo jardueren profila. 
  • Jarduera aurrera eraman ahal izateko gastuen aurrekontu xehatua: 
    • Bidaia-gastuak (hegazkina+bisa+tasak). 
    • Eritasunengatiko eta istripuengatiko poliza kontratatzearen gastuak. 
    • Osasun-gastuak. 
    • Egoitza eta mantenu gastuak. 
    • Sentsibilizazio-jardunaldiaren gastuak (argazkiak). 
    • Pertsona eskatzailea banku-kontuaren titularra dela ziurtatzen duen dokumentazioa. 

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.