Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Hondarribiko 2021eko Udal Egutegirako I. Argazki Lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak Hondarribiko 2021eko Udal Egutegirako I. Argazki Lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:

 

Partaidetza

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

 

Gaia

Urteko hilabeteekin identifikatzen diren argazkiak.

 

Modalitatea

Argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean.

 

Lanak eta aurkezpena

Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake saritu edota argitaratu gabeak. Argazki irabazleak aukeratutakoan, irabazleei argazkiak gutxieneko 3600 x 2450 pixeleko kalitatean bidaltzeko eskatuko zaie argazkiak publikatu eta inprimatu ahal izateko.

 

Identifikazioa

Lan bakoitza identifikatzen duen hilabetearen proposamenarekin aurkeztuko da. Horrekin batera egilearen izena, abizenak, helbide elektronikoa, telefono zenbakia  eta NANaren fotokopia ere aurkeztu beharko dira.

 

Argazkiak non eta nola aurkeztu

Lanak honako helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: argazkiakhondarribia@gmail.com, argazkiak eta bakoitzaren datuak emailari erantsi eta gaian “Hondarribiko 2021eko Udal Egutegirako Argazki Lehiaketa” zehaztu beharko da. Hondarribiko Udalaren sare sozial ofizialen kanaletik ere mezu pribatu bat bidali daiteke lehiaketarako argazkiak erantsiz (Facebook eta  Instagram).

 

Aurkezteko epea

Urriaren 7tik urriaren 30 arte (biak barne).

 

Epaimahaia

Epaimahaia argazkilaritza mailan prestigioko pertsonak izan beharko dira  eta bere erabakia apelaezina izango da.

 

Sariak

Sariak ez dira egutegia aurkeztu arte jakinaraziko. 12 sarituek 100 €ko saria jasotzeaz gain, Hondarribia markako produktu-sorta bat jasoko dute. Azoka eta mugikortasuna.

Sariak jaso ahal izateko kontu korronteko jabea dela dioen agiria ekarri beharko da. Sari hauei dagokien PEFZ kenduko zaie.

 

Oharrak

  • Udalak web orrian (www.hondarribia.eus) berak hala nahi gabe gerta litezkeen aldaeren berri emango du.
  • Saritutako argazkiak argitaratu edo erakusketan azaltzeko Udalarenak izango dira, guztietan horien egileak aipatuko direlarik, eta egileek lan osoaren jabeak direlako ardura hartuko dutelarik.
  • Aurkezten diren lanen neurriak, oinarrietan eskatutakoak izango dira. Hala izango ez balitz, ez dira lanak onartuko.
  • Lehia­tzaile bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.
  • Saritutako argazkien jabea Udala izango da.
  • Lehiatzaileek baimena eman beharko dute, anto­latzaileen iritziz merezi duten lan guztiak  argitaratzeko.
  • Epaimahaiak kontuan hartuko du egileak egindako hilabetearen proposamena, baina lana saritua izango balitz eta epaimahaiak hala erabakiko balu, argazkiak ez luke zertan proposameneko hilabetearen Irudi izan beharko.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  • Lehiaketa honetan parte hartzearekin, baldintza hauek erabat onartutzat ematen dira.