Web edukia bistaratu

Hirigune historikoa eta harresia

Erdi Aroko auzo historikoan barrena egindako ibilbidea. Harresian zehar. Historian zehar.

Hirigune historikoa

 

Hirigune historikoa

Multzo monumental gisa izendatu da Hondarribiko hirigune historikoa. Hiribilduko barruti harresituarekin bat dator, eta inguratzen duten harresien eta bastioien zati asko mantendu dira gaur arte. Halaber, gotorlekuan sartzeko bi ate daude oraindik.

Hirigune historikoan, oinplano angeluzuzena osatzen dute bertako kale harriztatuek eta burdina forjatuzko balkoiak dituzten eraikin apainek. Hirigune historikoa eusten duen muinoaren tontorrean, Carlos V.aren gaztelua dago, Arma Plazaren ta parrokia-elizaren ondoan.

Hirigune historikoa

Hirigune historikoa

Hirigune historikoa

 

1. Kale Nagusia

Harzola ederrean zehar pasieran gabiltzala, bertako etxebizitzen teilatu-hegalak bereiziko ditugu, harburu landuekin, baita burdin forjatuzko balkoiak eta armarriak ere. Guztien artean nabarmentzen dira Udaletxe barrokoa, (XVIII. mendekoa), eta Casadevante Jauregia (XVII. Mendekoa) —etxe honetan negoziatu zuten tregua 1638ko setioan, baita Zuloaga Jauregi barrokoa ere, XVIII. mendekoa).

Kale Nagusia

Kale Nagusia

Kale Nagusia

 

2. Hiriko harresiak

Hirigune historikoa inguratzen duten harresiak (XVI.-XVII. mendeak) bastioi erako gotorleku-sistemaren parte dira. Lau baluarte gorde dira egun arte: San Nikolas, Erreginarena (XX. mendean neurri batean berreraikia), San Felipe eta Santiago. Azken bi hauek ez zaizkigu osorik iritsi. San Felipe eta Erreginaren baluarteak batzen dituzten errezel erraldoiak ikus daitezke, eta bai Erreginarena eta San Nikolas batzen dituena ere. Oso interesgarriak da, baita ere, Santa Maria kuboa; izen bereko barruti harresituan sartzeko balio duen ate nagusiaren alboan dago, eta partzialki mantendu da. San Nikolas atea ere mantendu da, izen bereko baluartetik hurbil. Hiria inguratzen zuten gainerako gotorlekuak 1794. urtean eztandarazi ziren Konbentzio Gerraren ondorioz.

Kanpo-gotorlekuak ere bazituen Hondarribiak (bereziki, bi errebellin), baina haietako baten aztarnak baino ez ditugu egun. San Nikolas zuen izena. Erdi Aroko harresiei dagokienez, egitura oso txikiak baino ez dira mantendu, eta eraldatu egin dira gehienak.

Kanpoko aldeko ibilbidea

Harresiaren babes erretenean zehar ibilaldi ederra dago, multzo gotortua inguratuz. Bastioiak, kuboak, ateak eta gorabehera beliko ugarietan jasandako inpaktuen arrastoak ikusiko ditugu.

Harresia

Harresia

Harresia

 

3. Santa Maria atea

Hiriak zuen bi sarreretako bat. Hainbat elementu zituen: zubi altxagarria, guardia-gorputza, babes erretena... Deigarria da Guadalupeko Amak zaintzen duen hiriaren armarria, 1694koa. Eta bere gainean eguzki-erlojua. Ezkerraldean Santa Maria Kuboa, XVI. mendekoa.

Ongietorria egingo digu “Hatxeroa” eskulturak, gudarosteetan aurreko aldean joaten ziren zulatzaileen (gotorlekuetan lan egiten duten soldaduak) irudiak.

Santa Maria ateak

Santa Maria ateak

Santa Maria ateak

 

4. Erreginaren baluartea

XVI. mendean eraikitakoa, tunel baten bidez lotzen diren bi patioak kontserbatu ditu, eta tunelaren gainean artilleriarentzako plataforma zegoen.

Baluarte de la Reina

Baluarte de la Reina

 Baluarte de la Reina

 

5. San Nikolas atea eta gotorlekua

Bi San Nikolas ate kontserbatu dira gaur egun arte. Horien artean zaharrena, Erdi Aroko harresietan zegoena, San Nikolas kalearen bukaeran dagoen arku soila da. Berrienak, berriz, XVI. mendekoak, zubia zuen, zati batean altxagarria eta gainerakoa tinkoa. Atearen eta babes erretenaren arteko altuera berdintzeko balio zuen. Eta bukaeran, San Nikolas errebellina.

Zubian gaudela XVI. mendeko bastioia ikus daiteke, kontserbazio-egoerarik onenean dagoena: jatorrizko diseinua eta kontraminen galeriekin.

San Nikolas atea

San Nikolas atea

San Nikolas atea

 

6. Polborina

Polborina (bolborategia) XVII. mendeko bolbora-biltegia zen.

Polborina

Polborina

Polborina

 

7. Arma Plaza

Arma-lanetarako hornidura egiteko balio zuen, baina baita hiriarentzat ere, aldarrikapenetarako, ongietorrietarako, zezenketetarako eta bestelako jai herrikoietarako. ARMA PLAZA eraikinean herriari buruzko informazioa ematen da.

Arma Plaza

Arma plaza

Arma Plaza

 

8. Apezpiku Plaza

Zaharrenetakoa da. Bertan kokatuta dago Palencia Etxea (Etxevestenea), jatorria Erdi Aroan duena. Etxe horretan jaio zen Cristóbal de Rojas y Sandoval 1502an. Sevillako artzapezpiku, Karlos V.aren kapilau eta Santa Teresaren babesle izateraino iritsi zen.

Plaza del Obispo

Plaza del Obispo

Apezpiku Plaza

 

9. Gipuzkoa Plaza

Oraintsu eraikitakoa da, Manuel Manzano Monís arkitektuaren lan ederra.

Gipuzkoa Plaza

Gipuzkoa Plaza

Gipuzkoa Plaza

 

10. San Nikolas kalea

Teilatu-hegal ederrak dituzten etxebizitza paregabeen artean nabarmenenetakoa Mugarretenea Etxea da, XVI. mendekoa.

San Nikolas kalea

San Nikolas kalea

San Nikolas kalea

 

11. Juan Laborda kalea

Bertan dago Eguiluz Etxea (XVI-XVII. mendeak); tradizioak dioenez Gaztelako Joana I. “Eroa” eta Filipe Ederra izan ziren bertan.

Juan Laborda kalea

Juan Laborda kalea

Juan Laborda kalea

 

12. Pampinot kalea

Kale honetan dago gaskoi jatorriko izena duen Rameri Etxea, XVII. mendekoa.

Pampinot kalea

Pampinot kalea

Pampinot kalea

 

13. Frantses Putzua

XVI. mendean eraiki zuten. Putzuen garrantzia hil ala bizikoa zen, setioetan eutsi nahi izatekotan.

Frantses Putzua

Frantses Putzua

Frantses Putzua