Web edukia bistaratu
Hirigintza Departamentuko diru-laguntzak emateko deialdia, Hondarribian etxe bizitza hutsen alokairua merkatuan jartzekoa
Norentzat
Laguntza hauen onura jaso ahal izango dute Bizigune programan sartuak diren etxebizitza hutsen titularrek, baldin eta programa horretan aurreikusitako usufruktu kontratua sinatua badute Alokabide sozietate publikoarekin.
Izapidearen kostua
Doakoa.
Eskatzen den dokumentazioa
Oinarri hauetan araututako laguntzak eskatzeko, diru-laguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantzako 4. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak ez ezik, bereziki ondokoak aurkeztu beharko dira:
- Alokabide sozietate publikoarekin sinatutako usufruktu kontratuaren kopia.
- Hileroko laguntzetarako, horrez gain Alokabidek egindako diru-sarrerak zuritzeko agiriak aurkeztu beharko dira.
- Ordainketa bakarreko laguntzetarako, beharrezko egokitze lanak egiteko Alokabidek egindako errekerimendua, eta horrez gain horien fakturak.
Izapideak non egin
BAZ Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Gaiarekin lotutako dokumentazioa
Dokumentuak deskargatu