Web edukia bistaratu

Hiriaren Urrezko Intsignia

Lurdes Zubeldia Garaño Andrea

Lurdes Zubeldia Garaño Andrea (2016)

2016ko abuztuaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak ebatzi du Hiriaren Urrezko Intsignia Lurdes Zubeldia Garaño eta Mercedes Iridoy Olascoaga andreei ematea, beren ezinbesteko bizi-lekukotasunaren bidez udalgintzatik, gizarte konpromisotik eta kultur adierazpenetik Hondarribiko gizartea hobetzeagatik.

Mercedes Iridoy Olascoaga

Mercedes Iridoy Olascoaga Andrea (2016)

2016ko abuztuaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak ebatzi du Hiriaren Urrezko Intsignia Mercedes Iridoy Olascoaga eta Lurdes Zubeldia Garaño andreei ematea, beren ezinbesteko bizi-lekukotasunaren bidez udalgintzatik, gizarte konpromisotik eta kultur adierazpenetik Hondarribiko gizartea hobetzeagatik.

D. Damaso Uranga

Dámaso Uranga Odriozola Jauna (2015)

2015eko abuztuaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak ebatzi du Hiriaren Urrezko Intsignia Dámaso Uranga Odriozola Jaunari ematea, apaizgintzan 50 urte betetzeagatik, horietatik 48 urtez ehundaka hondarribiarren balioei ekarpena egiteagatik, eta gure hiriko hainbat gazteren heziketari eta garapen osoari Ama Guadalupekoa ikastetxeko irakasle, zuzendari eta titular gisa eskainitako laguntza hurbilagatik.

Sociedad Klink

Klink Elkartea (2014)

2014ko abuztuaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak ebatzi du Hiriaren Urrezko Intsignia Hondarribiko Klink Elkarteari ematea, 1970. urtean sortu zenetik alor desberdinetan hondarribiarren alde burututako lanagatik, batez ere alor solidario eta kulturalean. Jarduera gastronomikoaren bidez, Klink  Elkarteak solidaritatea eta beharra duenari laguntzea burutu du urte hauetan guztietan

Juan Mª Bello

Juan Mª Bello González Jauna (2013)

2013ko abuztuaren 26an Tokiko Gobernu Batzarrak ebatzi du Hiriaren Urrezko Intsignia Hondarribiko Juan Mª Bello González Jaunari ematea, Hiriko gizarte, kultur eta kirol alorren dinamizazioan aktiboki parte hartzeagatik, bai banaka eta baita bere jarduera garatzen duen erakunde mailan ere.

Dña. Itziar Mendizabal Escribano

Itziar Mendizabal Escribano Andrea (2012)

2012ko abuztuaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak ebatzi du Hiriaren Urrezko Intsignia Hondarribiko Itziar Mendizabal Escribano Andreari ematea, dantzaren munduan erakutsitako ibilbide profesional bikainarengatik,  bere balio artistiko eta pertsonal handiengatik, eta Hondarribiaren izena nazioarteko antzoki nagusietaraino era ezin miresgarriagoan eramateagatik.

Cáritas Hondarribia

Cáritas Hondarribia (2011)

2011ko abuztuaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak ebatzi du Hiriaren Urrezko Intsignia Hondarribiko Cáritasi ematea, Hondarribiko gizartearekiko duen konpromisoa dela eta, txirotasuna eta gizarte desberdintasunak salatzeagatik, eta Portua, Amute eta Mendeluko parrokietako borondatezkoen bidez elkartasun aktibo bat zabaltzeagatik.

Javier Sagarzazu Garaikoetxea

Javier Sagarzazu Garaikoetxea Jauna (2010)

2010eko uztailaren 30ean Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran ondoko akordioa hartu zen. Hiriaren Urrezko Intsignia  Javier Sagarzazu Garaikoetxea Jaunari ematea, izan duen ibilbide artistiko luze eta oparoarengatik; izan ere, bere lan joriaren ondorioz aintzatespen publiko asko jaso ditu, eta Hondarribia munduko bazter askotan ezaguna da. Aipatzekoa da gainera eskaini digun lankidetza eskuzabala gure hirian antolatu eta laguntza eskatu zaion bai kultur eta bai gizarte ekimenetan.

D. Nestor Basterretxea Arzadun

Nestor Basterretxea Arzadun Jauna (2009)

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko abuztuaren 17an, ospatutako bilkuran ondoko erabakia hartu zuen: Nestor Basterretxea Arzadun jaunari  gure Hiriarekin duen lotura kontuan izanik, eta bere giza ibilbide eta artistiko ospetsua ikusirik alde batetik, eta bestetik euskal kulturari egindako zalantzarik gabeko ekarpena eskertzeko Hiriko Urrezko Intsignia jartzea.

D. Martín Iturbe Balda

Martín Iturbe Balda Jauna (2008)

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko ekainaren 23an, ospatutako bilkuran ondoko erabakia hartu zuen: Martín Iturbe Balda jaunari apaiz lanetan berrogeita hamar urte bete dituenez, horietatik hogeita hamazazpi hondarribiarren artean, eta urte hauetan egindako lana eskertzeko, Hiriko Urrezko Intsignia jartzea.

Rederas de Hondarribia

Hondarribiko Sare Konpontzaileak (2008)

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko ekainaren 8an, ospatutako bilkuran ondoko erabakia hartu zuen: Gaurko Sare Konpontzaileei eta historian zehar izan diren emakume guztiei, arrantzaleentzat eta herriarentzat egindako lana eskertzeko eta goraipatzeko Hiriko Urrezko Intsignia ematea

D. Remigio Mendiburu Miranda

Remigio Mendiburu Miranda Jauna (2007)

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko uztailaren 23an, ospatutako bilkuran ondoko erabakia hartu zuen: Remigio Mendiburu Miranda Jaunari Hiriko Urrezko Intsignia ematea, euskal kulturari orohar eta Hondarribikoari bereziki egindako ekarpen artistiko garrantzitsua eta bere figura eta obraren aldarrikapena eskertuz.

Asociación Donantes de Sangre de Hondarribia

Hondarribiko Odol Emaile Elkartea (2006)

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko uztailaren 11n, ospatutako bilkuran ondoko erabakia hartu zuen: Hondarribiko Odol Emaile Elkarteari Hiriko Urrezko Intsignia jartzea, pertsona askoren osasun eta bizitzaren alde egin duen ekarpen eskuzabala eta prestuarengatik eta zerbitzu ordezkaezina hori komunitateari hainbat urtetan emateagatik esker ona emanez.

Hondarribia Arraun Elkartea

Hondarribia Arraun Elkartea (2005)

2005eko irailaren 11n Udalak Hiriko Urrezko Intsignia Hondarribia Arraun Elkarteari ematen dio "Ama Guadalupekoa" traineruak Kontxako Bandera irabazteagatik

D. Enrique Albizu Perurena

Enrique Albizu Perurena Jauna (2005)

Udal honetako Gobernu Batzordeak 2005ko uztailaren 26an, ospatutako bilkuran ondoko erabakia hartu zuen: Enrique Albizu Perurena Jaunari  Hiriko Urrezko Intsignia jartzea, Hondarribian berrogeita hamar urteetan zehar baino gehiagotan garatutako arte eta bizi-ibilbidearengatik, hiriaren izena parte hartu duen arte-gertakari guztietara eramanik; eta hiri honetan hain berezkoak diren arrantzale nahiz baserritarren pertsonaiekin osatutako galeriaren sortzailea izategatik, gure paisaiaren edertasun barea ulertu eta irudikatzeaz gain.

D. Iker Martinez de Lizarduy

Iker Martinez de Lizarduy Jauna (2004)

2004ko irailaren 7an Udalak Hiriko Urrezko Intsignia Iker Martinez de Lizarduy jaunari ematen dio Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoetan lortutako urrezko dominarengatik eta 2004ko Munduko bela txapelketa irabazteagatik, Xabi Fernandez bere kidearekin batera "49er" diziplinan.

D. Juan San Martín Ortiz de Zarate

Juan San Martín Ortiz de Zarate Jauna (2003)

2003ko azaroaren 19ko gobernu batzordea:  Juan San Martín Ortiz de Zarate Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, euskal kulturan egindako ekarpen ezagun eta txalogarriagatik eta, batik bat, gure hiriko toponimia, arkeologia eta kultura ikertzeko egindako lanengatik.

La Comunidad de las Hijas de la Cruz de Hondarribia

Hondarribiko Gurutzearen Ahizpen Elkartea (2003)

2003ko azaroaren 19ko gobernu batzordea: Hondarribiko Gurutzearen Ahizpen Elkarteari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, gure hirian emandako 100 urteetan hainbat belaunalditako hondarribiarrak hezteagatik.

D. José Manuel Azkue Aguinagalde

José Manuel Azkue Aguinagalde Jauna (2002)

2002ko azaroaren 26ko gobernu batzordea: José Manuel Azkue Aguinagalde Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, organoaren interpretazioan nazioartean onartzen zaizkion merituengatik eta guru hiriko musika kulturan egindako ekarpen eskuzabal eta bikainagatik.

La Comunidad de religiosas de las Hijas de la Caridad de San Vicente

San Bizente Paulekoaren Karitateko Ahizpen Erlikioso Elkartea (2002)

2002ko azaroaren 26ko gobernu batzordea: San Bizente Paulekoaren Karitateko Ahizpen Erlikioso Elkarteari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, gure artean 1866tik etengabe daudenetik gure hiriko San Gabriel zahar egoitzako adinekoak zaintzeko izandako ardura pairamentsu, prestu, solidario eta eskuzabalagatik.

D. Raphaël Lassallette

Raphaël Lassallette Jauna (2001)

2001eko azaroaren 27ko gobernu batzordea: Hendaiako alkate ohi Raphaël Lassallette Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, Bidasoa-Txingudi Partzuergoa osatzeko egindako lanagatik.

D. José Luis Gamarra Orbea

José Luis Gamarra Orbea Jauna (2001)

2001eko azaroaren 27ko gobernu batzordea: José Luis Gamarra Orbea Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, medikuntzan izandako ardura etengabeagatik. Hondarribiar askoren eta askoren familia medikua izan da, eta aparteko begi klinikoa du, adimen, prestakuntza profesional, ibilbide eta urtetan zehar lortutako esperientziari esker.

D. Miguel Bernedo Ansotegui

Miguel Bernedo Ansotegui Jauna (2000)

2000ko urriaren 31ko gobernu batzordea: Miguel Bernedo Ansotegui Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, gure hirian arraunaren kirolaren alde egindako lan handi eta zabalagatik. Desinteresatuki egin izan du beti jarduera hori, baita adimenez eta zintzotasunez, eta kirolari gazteekiko errespetuz eta maitasun handiz ere.

Dña. Mª de la Concepción Portu Echeverria

Mª de la Concepción Portu Echeverria Andrea (2000)

2000ko urriaren 31ko gobernu batzordea: Mª de la Concepción Portu Echeverria Andreari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, kultur kezka etengabeagatik eta gure hiriko historia ezagutzeko eta hura jakitera emateko izandako interesagatik.

D. Javier Busto Sagrado

Javier Busto Sagrado Jauna (1999)

1999ko azaroaren 16ko gobernu batzordea: Javier Busto Sagrado Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, musika sorkuntzan eta koruak sortzen eta prestatzen egindako meritu ezagunengatik, baita, bere izenaz gain, gure udalerria nazioartean ezagutzera emateagatik ere.

D. José Gogorza Izaguirre

José Gogorza Izaguirre Jauna (1999)

1999ko azaroaren 16ko gobernu batzordea: José Gogorza Izaguirre Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, udalerrian eta, batez ere, Mendeluko auzoan garatutako gizarte lan eskuzabal, pairamentsu eta handiagatik.

D. Alfonso Manuel Oronoz Alkain

Alfontso Manuel Oronoz Alkain Jauna (1999)

1999ko apirilaren 29ko udal bilkura: 1979tik 1995era gure hiriko alkate izandako Alfontso Manuel Oronoz Alkain Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, egindako zerbitzuengatik, batik bat, eta alkateek udalerrien eraketa demokratikoko lehen urte haietan izan zuten garrantziagatik; izan ere, oso une garrantzitsuak izan ziren, gorabehera politiko handiak bizi izan baitziren.

Dña. Nieves Alza Castillo

Nieves Alza Castillo Andrea (1998)

1998ko abenduaren 22ko gobernu batzordea: Nieves Alza Castillo Andreari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, kirolaren bidez Hondarribiko nesken osasuna eta ongizatea sustatzeko egindako merituengatik.

D. Martín Ugalde Orradre

Martín Ugalde Orradre Jauna (1998)

1998ko abenduaren 22ko gobernu batzordea: Martín Ugalde Orradre Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, euskal kulturaren arloan egindako merituengatik eta gure hiriarekin lotura handia izateagatik.

D. Gregorio Bastida Sagarzazu

Gregorio Bastida Sagarzazu Jauna (1995)

Hiriko Alkatea Borja Jauregi Fuertes jaunak 1995eko urriaren 16an Hiriko Urrezko Intsignia A ematen dio Gregorio Bastida Sagarzazu Jaunari, kanoa indigena batean DIEGO MENDEZ jaun nabigatzaileak 1503. urtean JAMAIKAtik HAITIra egin zuen itsas zeharkaldi bera egiteagatik.

D. José Mª Olazabal Manterola

José Mª Olazabal Manterola Jauna (1994)

1994ko apirilaren 18ko udal bilkura: José Mª Olazabal Manterola Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, munduko golf txapelketarik garrantzitsuenetako bat irabazteagatik.

D. Alberto Lasa Badiola

Alberto Lasa Badiola Jauna (1974)

1974ko azaroaren 27ko udal bilkura: Alberto Lasa Badiola Jaunari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea adostu du, haren urrezko eztei musikalak direla eta.