Web edukia bistaratu

2017ko abenduaren 24an, Gabon Egunean, ospatuko den haurren olentzero lehiaketarako oinarriak

 

Partaidetza

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez zortzi eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek, partaide guztiek 16 urte bete gabekoak izan beharko dute eta bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du.

 

Izena ematea

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten talde guztiek izena eman beharko dute Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte kalea, 6), abenduaren 15a bitarte.
 

 

Gazteen Zerbitzua bulegoan

Javier Ugarte kalea

 

Jabier Ugarte kalea, 6

 

943 64 47 52

 

Astelehenetik ostiralera: 16:30 - 19:30. - larunbatak: 10:00 - 13:00.

Fachada oficinas municipales

 

Olentzeroen aurkezpena

Taldeek epaimahai  baten  aurrean  aurkeztu beharko  dituzte  beren Olentzeroak,  epaimahaia Arrantzale  auzoko  plazan egongo  da,  goizeko  10:30etatik 11:30ak  bitarte, “Olentzero”  abestea  ezinbestekoa  izango  da.  Epaimahaikideak  kontuan hartuko duen bakarra, Olentzeroren (irudiaren) kalitate artistikoa izango da, beti ere partaideen adina kontutan hartuz.

 

Gabonsariak

Gabonsariak 80,00 eta 200,00 € bitartekoak izango dira. Gabonsarien banaketa Gipuzkoa Plazan egingo da 12:30etan eta talde bakoitzak bere Olentzerorekin bertan egon beharko du.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa

 

Dokumentuak deskargatu