Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Haur Olentzero Jaialdia • 2019ko abenduaren 24an, Gabon Egunean

Hondarribiko Udaleko Hezkuntza sailak, Olentzeroren tradizioa mantentzeko eta gisa honetako jardueretan neska-mutilen partaidetza areagotzeko helburuaz, Haur Olentzero Jaialdia antolatzen du.

Partaidetza

Jaialdi honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez hamar eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek, partaide guztiek 16 urte bete gabekoak izan beharko dute.

 

Izena ematea

Izen-emateak Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte kalea, 6), egingo dira, abenduaren 14a arte (hau barne).

Talde bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du.

Partaideak, adin gutxikoak direnez, taldearen arduraduna, hauetako norbaiten ama/aita/tutore legala izango da.

Sariaren diru-sarrera egiteko, kontuaren titularitatea egiaztatzen duen agiria, izen-emate orrialdearekin batera aurkeztuko da.

 

Gazteen Zerbitzua bulegoan

Javier Ugarte kalea

 

Jabier Ugarte kalea, 6

 

943 64 47 52

 

Astelehenetik ostiralera: 16:30 - 19:30. - larunbatak: 10:00 - 13:00.

Fachada oficinas municipales

 

Olentzeroen aurkezpena

Taldeek aurkeztu beharko  dituzte  beren Olentzeroak,  epaimahaia Madalen karrikako plazan,  goizeko  11:30etan, eta “Olentzero”  abestea  ezinbestekoa  izango  da.

 

Sariak

Sariak 200,00 €koak izango dira. jaialdian parte hartuko duten talde bakoitzarentzat.

  • Saria, taldearen arduradunaren kontuan ingresatuko da (izen-ematea bideratzerakoan emandako datuen arabera).
  • Olentzeroen maila behar adienkoa ez bada, Udalak dirusari horien kopurua osorik edo zati batean aldatzeko ahalmena izango du.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa

 

Dokumentuak deskargatu