Web edukia bistaratu
Gurasolaguna
Gurasoei zuzenduriko mintzapraktika egitasmoa da Gurasolaguna
- Euskaraz hitz egin edo praktikatu nahi duen guraso orori zuzenduriko egitasmoa da Gurasolaguna eta baita prozesu honetan guraso hauen bidelagunak izan nahi duten gurasoei ere.
- Bospasei laguneko taldeetan biltzen dira bi partaide motak; euskaraz jariotasunez hitz egiten duen gurasoa alde batetik, eta bere euskara maila hobetu nahi duena bestetik.
- Taldeak astean behin elkartzen dira ordu betez euskaraz hitz egiteko.
- Eskola ordutegietara moldatutako ordutegian elkartuko dira taldeak.
- Gurasoei naiz familiei zuzenduriko ekintza osagarriak ere antolatuko dira.
Izen-ematea Izen emate epea zabalik ikasturte osoan zehar. |
Erlazionatutako estekak
Erlazionatutako agendak
28 API
22 API
25 MAR
Erlazionatutako albisteak
2018·04·11
Herri Kanta Jaialdia maiatzaren 20an izango da
29. urtez jarraian Kultura departamentuak antolatuta Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 20an burutuko da, goizeko 11.30ean Gipuzkoa Plazan.
2018·03·21
'Euskararen kriseilua' ekimena aurkeztu da gaur Hondarribian
Zuloaga Etxean aurkeztu da gaur goizean ‘Euskararen Kriseilua’. Euskara, elkarrekin zaindu, transmititu eta gure hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa egiteko gonbidapena.