Web edukia bistaratu

Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru-lagun tzak

Deialdi honen helburua Gobernuz Kanpoko Erakundeek, garapen bidean dauden herrialdeekin elkarlanean antolatzen dituzten egitarauetarako diru-laguntzak eskuratzea da, garapen bidean duden herrietako biztanleriaren baldintza sozio-ekonomikoen garapen eta hobekuntzara zuzendutako ekintzak burutzeko.

 

Norentzat

Diru-laguntzak legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakunde edo Organizazioek eskatu ahal izango dituzte, berorien jarduerek bat etorri beharko dutelarik deialdi honen xedearekin eta Gipuzkoan ordezkaritza izan beharko dutelarik.

 

Epea

iragarki hau Gipuzkoako AlDiZKAri ofiZiAleAn argitara tzen denetik zenba tzen hasita hilabete batekoa da, igande edo baliogabea izan ezik, horrela suertatuz gero, hurrengo lanegunera atze ratuko baita.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Araututako diru-laguntza eskabidea behar bezala beteta.
  • Nortasunaren egiaztagiria (kasu bakoitzean dagokiona: NAN, estatutuak, eraketa eskriturak, dagokion erregistroan inskribatuak, erregistroan emandako ziurtagiria etab.).
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Urteko zergak eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Agiri horiek ekarri beharrik ez dute izango HIRU MILA EURO baino gutxiagoko diru-laguntza eskatzen dutenek.
  • Banketxe edo aurrezki-kutxak emandako agiria, urte horretan kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
  • Diru-laguntza eskatzen den proiektu, programa edo ekintzari buruzko azalpen-txostena.
  • Proiektu, programa edo ekintzaren diru-sarrera edo gastuen aurrekontu zehatza.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa