Web edukia bistaratu

Gizarte Zerbitzuen Arloko Diru-laguntzak

 

Norentzat

Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte beren ekintzak Hondarribian eta eskualdean garatzen dituzte irabazizko helbururik gabeko elkarte eta entitateek. Lurralde mailakoek ere eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta udal esparrua gainditzen badute edota Hondarribiko udalerriko pertsonak atenditzen badituzte.

Horretaz gainera, beren jarduera Gizarte Zerbitzuen esparruan garatu beharko dute eta beren helburua izango da, partaidetza sustatzea eta gizarte-laneko  boluntarioak, herritarren arteko laguntasuna eta gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonekiko arreta bultzatzea.

 

Epea

Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita zenbatzen hasita hilabetekoa izango da, igande edo baliogabea izan ezik; horrela suertatuz hero, hurrengo lanegunera atzeratuko baita.

Eskabideak bidaltzeko azken eguna azaroaren 2a izango da.

Eskabideak non aurkeztu: Erregistro Elektronikoaren bitartez, B.A.Z-en edo legeak arautzen duen edozein bidetik. Gogoan izan azaroaren 2an B.A.Z.-en ordutegia 9:00tatik 13:30ak artekoa izango dela.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Araututako diru-laguntza eskabidea behar bezala beteta.
  • Nortasunaren egiaztagiria (kasu bakoitzean dagokiona: NAN, estatutuak, eraketa eskriturak, dagokion erregistroan inskribatuak, erregistroan emandako ziurtagiria etab.).
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Urteko zergak eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Agiri horiek ekarri beharrik ez dute izango HIRU MILA EURO baino gutxiagoko diru-laguntza eskatzen dutenek.
  • Banketxe edo aurrezki-kutxak emandako agiria, urte horretan kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
  • Diru-laguntza eskatzen den proiektu, programa edo ekintzari buruzko azalpen-txostena.
  • Proiektu, programa edo ekintzaren diru-sarrera edo gastuen aurrekontu zehatza.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa